Albisteak-Bloga

Ongi etorri 2018-2019 ikasturte barrira!

05-09-2018

Ikasturte barriaren hasieran sentimenduak sarritan nahastuak izaten doguz: ikaskide barriak  ikusteko ilusioa, oporretako jarduna atzean itzi beharraren pena, eta ikasturte barrirako helburu eta ilusioak, danak batera.

Jarraitu irakurtzen.

 

Edozein aldaketak eragiten dituan ezbaiak planteatuz Lauaxetara lehenengoz datozen familiei agur berezi bat eskeini nahi deutseet. Izan zaitezee ongi etorriak eta ez izan dudarik zuen seme-alabeen tutoreei edozein zalantza argitzeko laguntza eskatzeko orduan. Aldi berean, ziur nago ibilbide luzeagodun esperientzia daben familiak gogotsu jardungo dabela zuon integrazioa errezten.

Umerik txikienen ama eta aitei zuzendu nahi neuke bereziki. Ikastetxeko erritmoetara lehen aldiz urtetxo bigaz edo bi horreek bete barik etortzen diran umetxoak.  Gurasook umeak eurak baino urduriago zagozeela esango baneu, ez neukela hutsik egingo uste dot. Gure esperientziak dino ahal dozuenik eta lasaien jokatu behar dozuela momentu honetan. Guzurra dirudi baina eskolaratze hau euren garapen pertsonalean beste pauso bat baino ez da, lehentxoago oinez egiten ikastea edo solidoak jaten ikasi ebenean moduan gaindituko dabena.

Erronka honeek eta beste batzuk ere, zuon seme-alaben garapen pertsonalaren prozesuan lagunduko deutsuegun Lauaxeta Ikastolako pertsona guztiekin partekatuko dozuez.

2018-2019 ikasturtea hasi eta beronen amaiera arte, familia-ikastola ekipoa osotu behar dogu, gure ikasle guztiek euren gaitasunei eta eguneroko ahaleginaren eraginari balioa emon dagien eta honetan oinarrituz, ikasturteko helburuak lortu dagiezan, bidean sortu daitekezan zailtasunei aurre eginez eta eurentzako eta gizartearentzako etorkizun hobeago bat eraikiz.

ONGI ETORRIAK! Animo aurten ere, danon artean lortuko doguz eta helburuak. 

Aurrera!
 
 
Maritere Ojanguren
Zuzendaria

Antzerako albisteak

25-06-2018

2018-2019 eskola egutegia

Aurtengo ikasturtea amaitu barri, 2018-2019 ikasturteko egutegia prest dago iada. Ikasturtea bukatu eta ikasturte barria prestatzen iada! Ondo izan!

23-03-2018

Opor onak izan eta bueltararte!

Egun honeetan, deskantsua hartu eta indarbarrituta bueltau gaitezan desiatuz, agur bat!

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies