Atzoko egunean 2. Batxilergokoen Agur Jaia ospatu zan Lauaxeta Ikastolan. Une unkigarriak benetan eta emozioak azal-azalean: alaitasuna, etapa berri bateri loturiko ilusioa eta urduritasuna, lagunengako talde sentimendua, lagunengandik bide ezberdinak hartzearen tristura puntua, guraso eta familien harrotasuna eta poza... gogoratzekoa!
Jarraitu irakurtzen.
Baina... ez da agur bat, laister arte bat baino. Ikastolan pozik jasotzen dogu zuen berri eta zuen bisita, nondik nora zabizen jakin eta kontaktuan jarraitzea. Bitartean eta zuen bidean, ondo ibili eta aurrera!
Unibertsitarioei zuzendutako B24 ekimenak, euren sormena eta talde lanerako espiritua jartzen dauz besteak beste frogan. Aitor Rodriguez, Alvaro Llana, Eric Ugalde eta Julen Iruarrizaga, Lauaxetako ikasle ohiak, lehen saria jaso eben.
Jarraitu irakurtzen.
Urte bi bere lehen eleberria idazten eta beste urte erdi eleberria argitaratzeko prestatzen, eta guzti hau bere ingeniaritza ikasketak eskatzen deutsen denbora eta dedikazioaz batera. Baina berak dinoen moduan merezi izan dau eta bere bizitzako proiekturik garrantzitsuena bilakatu da. Mikel Iturbe, Lauaxetako ikasle ohia da eta bere esanetan zenbaki artean baino historio artean murgilduta bizi dan ingeniaria dogu. Orain, bere lehenengo fantasia eleberria argitaratu barri dau.
Jarraitu irakurtzen.