Albisteak-Bloga

Albisteak

20-04-2018

Hitza eta akordioaren balioa: Unesmun esperientzia

Argumentuak, hitza, kontsentsua, talde lana, norbere ikuspuntua defendatzeko arrazoiak eta besteena ulertu eta guztientzako onuragarriak diran akordioetara heltzeko gaitasuna. Gure gazteentzako konpetentzia edo gaitasun garrantzitsuak. Gure gizartearentzako ere, ezinbestekoak. Guzti hau, Nazio Batuen eredua isladatzen dauan esperientzian: Unesmun

Estatu mailako topaketan, Lauaxeta Ikastolako 5 ikasle. Parte hartzaile izan dan Iruneren esanetan "urduritasuna, bai", baina Lauaxetatik gehitu nahi doguna "eta gaitasunak, are gehiago!" Zorionak neskak eta aurrera!!!

Esperientziaren deskribapena ezagutu daikezu beherago, ikasleetariko baten hitzetan.

Jarraitu irakurtzen.

18-04-2018

Eguraldiak posible egiten dauan heinean... jolastu dagiela kanpoan!

Hainbat dira kanpoan jolastearen onurak eta horretarako egia esan Lauaxeta Ikastolaren kokapen eta inguruak aukera asko eskeintzen dauz. Eta zelan ez, eguraldia gure alde daukagun egunak aprobetxatzeko gogotsu gainera!

Honen inguruko artikulu interesgarri bat irakurtzeko, jarraitu aurrera.

18-04-2018

Europar esperientziak: hizkuntza eta ikasketa esperientziak

Lauaxeta Ikastolan, hainbat elkatrukatze esperientzia gauzatzen doguz ikasturtean zehar. Egun honeetan, belgiarrak daukaguz gure artean. Hizkuntza, kultura eta hainbat esperientzia, oroitzeko eta ikasteko.

13-04-2018

Lauaxetako lau ikasle, estatu mailako VII Young Business Talenten finalean, zuzendari hoberenen artean

Euskadiko zazpi ikasle, datorren apirilak 27an Madriden ospatuko dan estatu mailako VII Young Business Talenten finalean, zuzendari hoberenen artean izango dira. Erain, Irungo hiru ikasle eta Lauaxeta Ikastolako lau ikasletaz ari gara.

Jarraitu irakurtzen.

13-04-2018

Lauaxeta Ikastolako bost ikasle, estatu mailan Nazio Batuen eredua isladatzen dauan ekitaldian izango dira

UNESMUNen III topaketaz ari gara, Unesco sarearen partaide diran ikastetxeen estatu mailako lehiaketa hain zuzen, Nazio Batuen protokoloa isladatuz, datozan apirilak 13, 14 eta 15ean Cordoban ospatuko dana.

Jarraitu irakurtzen.


11-04-2018

Aste kulturala, Lauaxeta Ikastolan

Aste Santu aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasleek, Aste Kulturala ospatu eben: ginkanak, play back, magia, yoga, zumba, argazkilaritza eta beste gai askoren inguruko tailerrak, entzunaldia,... 

Zorionak posible egin dozuen guztioi!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies