Albisteak-Bloga

Albisteak

06-03-2020

Zer egin daikegu bardintasunaren alde guraso moduan?

Aurrerapausoak emon badira ere, berdintasunean aurrera egiten jarraitzea beharrezkoa da oraindik. Norbanakoaren eremutik egiteaz harago, guraso eta hezitzaile garen heinean, erantzukizun erantsia daukagu, eta gizartean bardintasunaren aldeko aldaketa positiboan eragiteko gaitasun handiagoa.

Zer egin daikegu guraso gisa?

06-03-2020

Bardintasunean hezi dagigun

Istorioek, ipuinek eta filmek mezu asko barneratzen dabez. Batzuetan positiboak, eta beste batzuetan ez hainbeste, baina beti daukagu berridazteko eta ikuspegi justuago batetik planteatzeko aukera, gure seme-alabei positibotzat jotzen doguzan balioak transmititzeko, eta, horrela, beren gizartearengan eragin positibo bat bideratuz.

05-03-2020

Deustuko Unibertsitateko ikasleak, Lauaxeta Ikastolan

Deustuko Unibertsitateko ehundik gora ikaslek bisitatu eben atzo Lauaxeta Ikastola. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzeko ikasleak dira, eta Lauaxeta Ikastolak kirolari dagokionez daukan planteamendua ezagutu nahi izan eben.

04-03-2020

Ezberdin izateak aberasten gaitu

Batzuetan errazagoa egiten jaku gure antzerakoak diran pertsonekaz erlazionatzea, baina elkarbizitzan, ezberdintasunean aberastu eta hazten gara.

Jarraitu irakurtzen.

 

 

04-03-2020

Garapen Iraunkorra bideratuz

Lauaxeta Ikastola, gaurkoan, Euskaliten izan da Praktika Onen barne, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, ikastolan txertatzearen inguruko esperientzia aurkezten.

Jarraitu irakurtzen.

03-03-2020

Exporecercan sarituak!

Lauaxeta Ikastolako ikasleek Exporecerca azokan aurkeztutako lanek hainbat sari jaso dabez! Ekitaldi hau 2000. urteaz geroztik jendearentzat zabalik dagoen nazioarteko ikerketa-azoka bat da, non mundu osoko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek beren ikerketa-proiektuak aurkezten dabezen hiru egunez. Lortutako sariak ezagutu nahi dozuz?

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment