Albisteak-Bloga

Albisteak

16-05-2019

Egin eta ekinen, irabazle!

Izan ere, eginda eta ekinda lortzen dira gauzak eta horrela izan da oraingoan ere. Lauaxeta Ikastolako DBH 2. mailako ikasleek, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako "Egin eta ekin" programan, lehenengo saria lortu dabe!

Jarraitu irakurtzen.

16-05-2019

Natura, kirola eta familia

Joandako maiatzak 11an, ikasturteko azken mendi irteera egin genduan. Oraingo honetan, Saldropora eta hamarretako eta guzti. Esperientzia benetan polita izan zan. Datorren ikasturtean, gehiago!

15-05-2019

Kadete federatuak lehenengo faserantz

Lauaxeta ikastolako kadete federatuak 2. gelditu dira  ligan eta Lehenengo mailara igotzeko fasea jolastuko dabe. Norgehiagokak zapatu honetan hasiko dira eta ondoko taldeekaz arituko dira: Abanto, Zorrontzako, Gallarta, Derio, Astrabudua eta Etxebarri. Zorterik onena eta animo mutilak!

14-05-2019

EHUko kristalizazio lehiaketan irabazle!

Zelan sortu artea, zientzia erabiliz? Lauaxetako 3 ikasle, EHUko kristalizazio lehiaketan izan dira euren lanak aurkezten eta garaile izan dira. Zorionak!

Jarraitu irakurtzen.

14-05-2019

Elhuyar zientzia azokan sarituak izan ginan!

Joandako maiatzak 11an, Lauaxetako 3 taldek Elhuyaren zientzia azokan parte hartu eben. Oso lan interesgarriak ikusgai azokan, euren artean, gure ikasleenak. Horren erakusgarri hain zuzen ere, lortutako sariak! Zorionak!
Jarraitu irakurtzen.

14-05-2019

Ramon Rubial ipuin lehiaketan, garaile!

Demokrazia, bardintasuna, tolerantzia, askatasuna edo alkarlaguntza dira, besteak beste, Ramon Rubial ipuin lehiaketaren gai nagusiak. Lauaxeta Ikastolako ikasle bat, garaile suertatu da.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies