Albisteak-Bloga

Albisteak

13-05-2019

Gelaz kanpo ere ahalegintsuenak!

Gure ikasleen garapena ez dabe ikastolako hormek mugatzen, ezta Lauaxeta Ikastolako 80.000 km2 baino gehiago lursailak ere. Bizitzak, ikastolan bertan zein kanpoan, garapenerako hainbat aukera eskaintzen dauz, eta horrela da baita Jakiunde, Zientzia eta Letren Akademiak luzatzen dauzan hitzaldien kasuan. Ahalegintsuenen artean, Lauaxetako ikasle bat.

Jarraitu irakurtzen.

13-05-2019

Agur jaia: agurra baino, ikusi arte

Joandako astean, ospatu genduan 2. batxilergoko ikasleak agurtzeko jaia, Lauaxeta Ikastolan. Politak han bizitakoak. Oroigarri, argazki batzuk eta betirako oroitzapenak. Eta zuetariko bakoitzari, blog honetako lerroetatik, besarkadarik handiena!

10-05-2019

Zeharkakako konpetentziak garatuz

Zerbait hobetzeko, beharrezkoa dogu lehenik eta behin zein puntutan gagozan ezagutzea. Horrela da baita gure ikasleen konpetentziei dagokionean.

Ildo honetatik, joandako maiatzak 8an, eskola adinetako umeen zeharkako konpetentziak neurtzen dauzan lehenengo programa aurkeztu da. Ekimen barritzaile hau, Bizkaia Talentek garatu dau eta Lauaxeta Ikastolak bertan parte hartu dau.

Jarraitu irakurtzen.

09-05-2019

Familia, kirola eta alkarlaguntza: bazatoz?

Datorren maiatzak 18anKirol Topaketa Solidarioa ospatuko dogu Lauaxeta Ikastolan. Topaketa hau, ikasle, ikasle-ohi eta familiei zuzenduta dago. Alkarregaz gozatzeko aukera aproposa!

Egitaraua zein dan? Jarraitu irakurtzen

09-05-2019

Euskal Herriko Ekonomia Olinpiadetan saridun!

Lauaxeta Ikastolako Ekonomiako ikasleek EHUk antolatutako XI. Ekonomia Olinpiadetan parte hartu eta euretako ikasle bi, sarituak izan dira. Eurekaz batera, Lauaxeta bera ere, ikastetxe kategorian saritua izan da.

Jarraitu irakurtzen.

06-05-2019

Ikastolak: ikasten daben erakunde bihurtzea

Ikasleen garapenak, hezkuntza metodologien eta tekniken garapena eta barrikuntza eskatzen dauz. Zentzu honetan, ikastetxe batetaz ari garenean, ez dira ikasleak ikasten daben edo garatzen diran bakarrak, izan ere, ezinbestekoa da irakasleak, lidergo funtzioetan ari diran profesionalak eta ikastola beraren garapena eta ikasketa gauzatzea.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies