Albisteak-Bloga

Alegiazko lapurketa bat ebazten: Forensic Science

03-06-2019

Lauaxeta Ikastolak, Ertzaintzagaz bat egiten dau, alegiazko lapurketa bat ebatziz. Ekintza hau, nazioarteko STEAM hezkuntza proiektu baten barnean gauzatzen da: Forensic Science.

Jarraitu irakurtzen.

13 ikastetxe dira guztira Euskadi mailan proiektu honetan parte hartuko dabenak. Euren artean, Lauaxeta Ikastola. Proiektu hau Ertzaintzagaz batera eta Innobasquen laguntzari esker posible da.
Forensic Science STEAM proiektu bat dogu. STEAM hitzak, ingelesetik datorren Science edo Zientzia, Technology edo Teknologia, Engineering edo Ingeniaritza, Art edo Artea eta Maths edo Matematikak biltzen dauz.
Proiektu honek Innobasquen laguntza eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren babesa dauka.
Nazioartekoan, hainbat ikastetxek baieztatu dabe proiektu honetan parte hartuko dabela: Finlandia, Estonia, Polonia, EEBB, Kanada, India y Txile, Somalia, Peru, Hego Korea, Italia, Mexiko, Australia, Japon eta Filipinas, besteak beste.
Ekimen honen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu ondoko lotura.

Antzerako albisteak

14-06-2019

Emakumezkoa, zientzia eta teknologia. Zein da egoera?

Azpimarratzekoa da neska askok zientzia eta teknologia arloetako ikasgai eta proiektuetarako erakusten daben gaitasuna eta harrigarria behin nagusitan arlo horretako lanbieetan daben presentzia hain eskasa izatea. Hori dala eta, nesken bokazio eta jakinmin zientifikoa sustatu eta estereotipoak baztartzeko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, LH 6. maila eta BDH 1.an, Deustuko Unibertsitateagaz batera, Inspira proiektua lantzen ari gara.

Jarraitu irakurtzen.

13-06-2019

World Peace Game

Erabakiak hartu eta honeen bitartez euren errealitatea aldatzeko gai dirala konturatzen dira, arazoen aurrean kexan gelditu beharrean jarrera aktibo eta konponbidezko bat hartuz. Guzti hau, World Peace Gameari esker, Lauaxeta Ikastolan aplikatu dan rol-jokoa. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies