Albisteak-Bloga

Artea, matematikak eta oinarrian, baloreak

29-05-2018

Zelan bateratu dana? Lauaxeta Ikastolako Artematika proiektuaren bitartez. Esatebaterako… ondoko artelanetariko batetan, gudak isladatzen dirala eta beste batetan gaur egungo familia mota edo egoera desberdinak ikusi daikeguzala esan ezkero, ezetz igarri zeinetaz ari garen? Eta ze zerikusi dauka guzti horrek matematikagaz?

Jarraitu irakurtzen.

Ikasleek euren esku erronka bat: artelan batenbitartez euren sormena erabilita, buruan darabilen gai bat isladatzea, horretarako matematika eta logika erabilita. Horrela, guda isladatzen dauan margonalean herrialdeen arteko banaketa erakusten dabe marra, triangulo eta laukiak erabiliz, baita gerraren berzezko injustiziaz gain, beronen iraupenaren luzapena, horretarako egunsentia, eguna eta iluntzearen koloreen bitartez adierazita. Famili aniztasuna adierazten deuskun margolanean bestalde, figura geometriko eta koloreak dira famili nuklearra, guraso bakarrekoa, aitite-amamen presentzia eta gaur egungo beste hainbat egoera isladatzen dabezan elementuak.

Artea eta matematikak, printzipioz ezagutza eremu desberdinak eta zerikusi handi gabekoak direla pentsatu daiteke, baina badauke euren lotura. Azken baten, gaur egungo hezkuntzak, gure ikasleei arlo desberdinetan ikasitakoa konektatzeko aukera eskeini behar deutse, bizitzan bertan gertatzen dan moduan, suertatzen jakuzan arazo gehienetan horrelaxe jokatzen bait dogu helduagook ere: dakigun guztia eta ezagutzen dogun guztia jokoan jarriz, aurrean daukagun arazo edo egoera bateri, ahalik eta irtenbide hoberena emoteko intentzioz.

Antzerako albisteak

12-12-2018

Euskararen inguruan, bertsotan

Lauaxeta Ikastolan, 6. mailan, bertsolaritza emoten da, eta oraingo honetan, ikasleek, euskarari abestu deutsee, bide batez, euskara, komunikazioa gaitasuna eta sormena ere landuz.

Jarraitu irakurtzen.

12-12-2018

Ikasketa irteerak

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak, gure arbasoen bizitzara gerturatzeko eta beraien baserrietako bizitza ezagutzeko asmoz, museoetan izan ziran.

Jarraitu irakurtzen.

 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies