Albisteak-Bloga

Athleticegaz entrenatzaile ikastaroak, martxan dagoz

Pasatako azaroak 26an, Lauaxeta Ikastolako Batxiller 1 eta 2. mailako ikasle batzuek, 70 orduko entrenatzaile ikastaroa hasi eben Lauaxeta ikastolako instalazioetan.

Jarraitu irakurtzen.

Ikastaro honegaz, Harrobi futboleko entrenatzailea izateko agiria lortzeko aukera izango dabe. Ikastaroa, Athleticeko teknikariak emango dabe eta aukera izango dabe Lezamako instalazioetara bisita egiteko eta bertako lan metodoak eta baliabideak ezagutu ahal izateko.

Ikasgai ezberdinen artean honako hauek jorratuko dabez:

-Entrenamenduaren antolaketa eta kudeaketa

-Teknika

-Motrizitatea

-Lehen sorospenak eta lesioen prebentziuoa eta interbentzioa

-Taktika

-Elikadura

-Coaching

Laster, entrenatzaile agiria izango dabe beraz: Mikel Cimadevilla, Gaizka Garcia, Unai Martinez, Julen Delgado, Aingeru Sainz, Borja Uriarte, Xabier Gorostiaga, Eneko Lekunberri, Gorka Varela eta Markel Iturbek. Aurrera!

Antzerako albisteak

29-11-2018

Natura eta kirola, familia artean

Pasatako azaroak 18an, gure lehenengo mendi irteera egin genduan eta nahiz eta eguraldia momentu batean gure aldeko egon ez, esperientzia benetan polita izan zan.

Ikusi nahi?

12-11-2018

Eskolaz kanpokoetan murgilduta

Ikasleak, eskolaz kanpoko ekintzetan murgilduta dagoz buru-belarri, eta aurtengoan ere, nabarmena izan da ekintza kulturaletara etortzeko interesa agertu daben ikasle kopurua.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies