Asteburu honetan Lauaxeta Ikastolako talde bi First Lego Leaguen izan ziran eta taldeetako batek aurkezpen onenari saria lortu eban.
Ikusi nahi hango giroa? Jarraitu irakurtzen
Jamestorms taldeak lortu eban aurkezpen onenari saria. Euren originaltasuna eta kalitatezko ahozko aurkezpena baloratu ebezan hain zuzen. Talde hori Iñaki Arrieta, Hector Andres, Aitor Cabo, Asier Argote, Xabier Atxa, Aitor Oyarzabal eta Aitor Santamaria ikasleek osotzen eben.
Los Orus taldea izan zan baita, Esti Zubimendi, Asier Fernandez, Jon Ander Ojanguren, Iker Kerejeta, Maria Gamez, Amaia Goikoetxea eta June Agirrezabalek osotuta. Saririk ez eben lortu baina euren lanagaz pozik etorri ziran.
Zorionak guztioi eta aurrera!
Firste Lego Leaguetik zuzenean, hezkuntza eta diziplina zientifikoen ikasketaren inguruan egindako mahai ingurua entzuteko, klikatu.
Gure ikasleak eta seme-alabak etorkizunerako hezteko, ezinbestekoa da hezkuntza estrategia eta baliabideen hobekuntza eta barrikuntza. Hori da Lauaxeta Ikastolaren bereizgarrietariko bat, eta horren erakusgarri da Educación 3.0k, ikastetxe barritzaileen zerrenda egiterako orduan, gu ere bertan kokatzea.
Jarraitu irakurtzen.
Pasa den abenduaren 20-an, Zornotzako Ipuin lehiaketan, Lauaxeta Ikastolako ikasle bi saridun suertatu ziran.
Jarraitu irakurtzen.