Albisteak-Bloga

Bakean heziz, Lauaxeta Ikastolan

26-02-2016

Lauaxetan, gure ikasleen garapen pertsonala, arlo akademikoaz baino harago doala uste dogu eta elkarbizitza eta baloreetan oinarritutako hezkuntza bat beharrezko dauala.

Izaki sozialak garen heinean, besteekiko harremana beharrezkoa dogu eta gure garapen eta zoriontasuna, arlo honetan daukagun gaitasun edo konpetentzien menpe ere badago.

Jarraitu irakurtzen.

Zalantzarik ez gainera, hezkuntzak, gaur egungo eta etorkizuneko gizarte motan daukan eragina erabatekoa dala eta beraz, erabakikorra izango dala gure gazteak bakean heztea.

Horrela izanda, egunerokoak gauzatzen doguzan ekintzetaz gain, pasadan astean eta aste honetan bertan, Lauaxetako Batxilergoko ikasleek, indarkeriak dakarzan arazoetaz hausnartzeko aukera izan eben, Adi-adian programaren barne.

Aste honetan, DBHko ikasleek, berdinen arteko tratu txarrak eta arrisku informatikoen inguruan lanean jardun dabe.

Gizarte hobe baten alde, merezi dogulako eta ahal dogulako. Aurrera!

Antzerako albisteak

22-06-2018

Lehen Hezkuntzako ikasleak, orientingean

Aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolako LH 5.eta 6. mailetako ikasleak, mendian zehar ibili dira Orientinga egiten. Mapa, iparrorratza, erronkak, Lauaxetako ingurua ezagutzeko aukera eta abentura!

29-05-2018

Ikasketa irteerak

Egun honeetan eta ekainean zehar, ikasle txikiek ere irteerak egiteko aukera izaten dabe eta euren poza ageri-agerian izaten da. Hemen adibide gisa pasatako astean 4 urtekoen irteera.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies