Albisteak-Bloga

Batxilergo Dual Internazionala Lauaxetan

Aste honetan, Lauaxeta Ikastolako DBHko  familiekaz alkartzeko aukera izango dogu, Batxilergo Dual Internazionalaren inguruan aritzeko. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

Diploma hau, Academica Corporationek sortua da eta ikasleak titulazio bikoitza lortzea suposatzen dau: batetik ikaslearen jatorriko herrialdeko batxilergo titulazioa (era presentzialean) eta bestetik, Estatu Batuetako batxilergo titulazioa edo High School Diploma (era digitalean).

Programa honek, hiru helburu nagusi daukaz:

1. Hizkuntza murgilketa: ikasgai guztiak eta irakasle-ikasle harremanak, hasieratik, ingelesez gauzatzen dira.

2. Murgilketa teknologikoa: ikasketa digitalerako teknologien erabilera.

3. Murgilketa pertsonala: ikasleak bere lanarenganako ardura eta heldutasuna garatzen dauz, autonomia, denboraren kudeaketa eta ingurune desberdinetan lan egiteko gaitasunak landuz.

Academica Corporation, Estatu Batuetako Charter ikastetxeak edo goi mailako ikastetxe pribatuekaz lan egiten dauen erakunde nagusia da eta gaur egunean, 10 estatutan dagozan 150 ikastetxetik gora kudeatzen dauz.

Informazio gehiago: https://www.academica.school/

Antzerako albisteak

11-10-2019

Elkartrukatze esperientziak: Brujas

Brujas-en diran gazteen barri izan dogu. Ikasleak eta irakasleak eurak be esperientzia disfrutatzen dagoz. Hona hemen erakusgarri batzuk.

01-07-2019

7 herrialdetan, egun berean

Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, egun berean Borneo, Polonia, Serbia, Costa Rica, Vietnam, Kolonbia eta AEBetan izan ziran.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment