Albisteak-Bloga

Beldur barik: gizartearenganako konpromisoa eta konpetentzien garapena

Zortzigarrenez ekin deutso Beldur Barik ekimenak bere ibilbiderari. Gazteen artean genero berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren aurkako aldarria egiten dauen programa honek, parte hartzeko aukera ezberdinak eskaintzen dauz.

Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa, programaren ardatz nagusietako bat da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen dauz. Gazteen lanek, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre zelan egiten deutseen erakutsi behar dabe, Beldur Barik jarrera bitarteko dala; hau da, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa adierazten dabezan jarreren bidez.

Ikusi nahi Lauaxetako ikasleek aurkeztutako lanetariko batzuk? Jarraitu irakurtzen.

Beherago, Lauaxetako ikasle talde batek aurkeztutako lana eskeintzen deutsugu eta beste esteka honetan, beste lan bat ikustenko aukera daukazu.

Ekimenaren inguruko informazio gehiago izateko, klikatu hemen

Gizartearenganako konpromisoaren alde, guztion artean gauzak hobetu daikeguz eta, gure lemak dinoan ildotik: “Pertsona garatuz, gizartea eraikitzen”. Aurrera!

Antzerako albisteak

08-11-2018

Batxilergo duala, Lauaxeta Ikastolan

Aurten, 46 ikasle dira guztira, Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diranak. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

29-10-2018

Ikasteko bisitak

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako arteko 2. batxilergko ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan izan ziran. Bertan, euren jakinmina erakusteaz gain, gelan landutakoagaz konektatzeko aukera izan eben. Interesgarria benetan!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies