Lauaxeta Ikastola

I+G

Gure hezkuntza-ereduari zintzo jarraituz, lan egiteko era berritzailea dugu, garrantzia emanez, hartara, ez bakarrik edukiei edo irakasten denari, ezpada, eta batez ere, prozedurei eta metodologiei, hots, irakasteko moduari, horixe baita ikasleen trebetasunak eta gaitasunak garatzeko bidea.

Etengabeko hobekuntza dugu beti goiburu. Horregatik, ikastetxeko irakasle guztiak Ikaskuntza Komunitateren bateko partaide dira, bertan ikasgelarako metodologia berrien ikerketan, diseinuan eta aplikazioan dihardutelarik. Egun, metodologia taldeek hainbat gai jorratzen dituzte, baina gai horiek aldatuz doaz, zeren, behin ikertuak eta ikasgelan txertatuak, unean uneko Komunitatea langairik gabe geratu baita, eta orduan, landu beharreko metodologia eta Ikaskuntza Komunitate berriak eratzen dira:

UDIN- Diziplina Anitzeko Unitate Didaktikoak Astebete edo 2 aste irauten duten diziplina arteko proiektuak. Proiektuotan irakasgaiaren egitura lauso edo zehaztugabe antzean aurkezten da, ikasleek eurek gaurkotasuneko gai batez hausnartu eta ideiak proposa ditzaten, arlo guztietan ikasitakoa aplikatuz.
PBL- Problemen Ebazpen bidezko Ikaskuntza Ikasleei egoera edo problema bat planteatzen zaie, konponbidea edo ebazpidea bila dezaten beren ezaupideak baliatuz eta problemen ebazpen-faseei jarraituz.
LKT- Elkarlaneko Ikaskuntza Ikasleen elkarlanaren bidezko ikaskuntza, talde-lanerako trebetasuna lantzeko lagungarria.
MKT- Ebaluazioa, errubrikak eta feedbacka Ebaluazioa eta etengabeko feedbacka ikaskuntza beregainerako tresna gisa.
English Team Ingelesaren irakaskuntza estrategien eta metodologien hobekuntza.
Elkarbizitza Besteekiko bizikidetzaren garrantzia, eta norberaren garapenerako espazioak egoki garatzea.
Science Lehen Hezkuntzan Ingurunearen Ezaguera arloaren edukiak ingelesez garatuta, hizkuntzaren erabilera sustatzeko.
Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan psikomotrizitate saioen egokitzapena, etapa horretako elementu esanguratsua izateagatik.
Estimulazio goiztiarra Proiektu honen asmoa gizabanakoaren gaitasunak eta ahalmenak 3 urtetik aurrera estimulatzea da.
iPad projects iPada tresna elkarreragile gisa erabiltzea curriculumaren edukien ikaskuntzan.
Scratch Programazio lengoaia honen helburua da  ikasleek pentsamen sortzailea erabiltzen, elkarlanean jarduten eta sistematikoki arrazoitzen ikastea.
IKT- Teknologia Berriak Diziplina arteko talde batek, irakaslez eta informatikako, komunikazioko eta beste arlo batzuetako profesionalez osatuak, teknologia berriak Ikastolan ezartzeko proiektuak kudeatzen ditu.
  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies