Albisteak-Bloga

Bertoko Plana eta ikastolako jantoki zerbitzua

09-01-2019

Elikadura, gure seme-alaba eta ikasleak hezteko eremu bat dala ulertzen dogu. Hori horrela izanda, egunero ikastolan jaten daben bazkaria, euren egunerokoaren %25-30a dala ulertuz, funtsezkoa deritzogu familiak eta ikastolak elkarlana egitea, elikadurari dagokionez ohitura osasungarri batzuk eskuratu dagiezan.

Ildo honetatik, ezagutzen al dozu Lauaxetako Bertoko Plana? 

Jarraitu irakurtzen.

 

Egunero, 1.500dik gora dira ikastolako jantokian bazkaltzen daben pertsonak, eta datu honek, arlo honetan egiten dan lan guztia ulertu eta interpretatu ahal izateko testuinguru eta konplexutasun bat suposatzen dau. Guztira 60 dira egunero prestatzen diran menu bereziak, alergia edota intolerantzia desbedinei adituz (gluten gabeko dieta, laktosa gabekoa, ...).

Gascak, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako irizpideak eta NAOS estrategiarenak, biak kontutan izanda, diseinatzen dauz eskola menuak, ikasleen elikadura egokia eta osasunaren alde ekinez. Zentzu honetan, menuetan proposatzen dan afarien planifikazioa, eguneko makro eta mikro elikagaiei adituz zehazten da.

2016-2017 ikasturtearen amaieraz geroztik, Gasca eta Lauaxetaren artean, Bertoko plana martxan da. Plan honetan, menuan eskeintzen diran produktu lokal eta era artesanoen portzentaia handiagotzeko konpromisoa hartzen da. Zentzu honetan, pasatako iaksturtean, informazio honeri lotutako argazkian agertzen dan egoera geunkan, ikasleek kontsumitzen dabezan produktuei dagokienez, beti ere, bertoko hornitzaile eta produktuen portzentaia handiagotzeko konpromisoa izanik.

Abiapuntu hori hartuz, pasatako ikasturtean, Bertoko Planaren barnean, ondoko aurrerapausuak eman dira:

  • Laia proiektua edo eskola ortua eta ikastolako jantokiaren arteko lankidetza bultzatzen da, ikasleek eurek eskola ortuan lortutako barazkiak ikastolako jantokiko menuaren parte moduan erabiliz, benetako Km0 kontzeptua garatuz beraz.
  • NAIA (naia.eus) proiektuan parte-hartzea (0 proiektu sozial, bertoko eta ekologikoa). 
  • Barazki guztien gerturatzeagaz jarraitu.
  • Bertoko sagarraren froga egin (Uxarte, Montorrakoa).
  • Etxeko arroz esnea (sukaldeko berrikuntza bertoko esnearekin).

Aldi berean, Gasca, ikastetxeagaz koordinatuta dago, gaur egungo menuak aztertu eta jagokonean aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren irizpideen arabera.

Aurrekoetaz gain, garrantzitsua deritzogu, ikaslea bera ere jateko orduan izan beharreko irizpide eta jokabide batzuen garrantziaz jabetzea (era guztietako jakiak jatea, jantokian elkarbizitza errespetuzkoa izatea, ...) gure webguneko Familia eremuan jasotako Jantokiko jokabideak dokumentuan zehazten dan bezala.

Azkenik, beste faktore batzuk ere izaten dira kontutan menuak zehazterakoan:

  • Menuen onarpena: ikasleak jatea dogu helburu.
  • Menuaren manipulazio lana erraztu eta ordutegiak betetzea: manipulazio asko suposatzen daben jatekoak euren artean ez bateratzen saiatzen gara, honeen prestaketa denpora luzatu ez daiten. 
  • Produkzio gaitasuna: sukaldeko produkzio gaitasuna ere kontutan izan behar da (eltze kopurua, baskulanteak, labeak, ...), janari prestaketak pilatu ez daitezan.


Antzerako albisteak

04-12-2017

Zer jaten dau nire seme-alabak ikastolan?

Elikadura, gure seme-alaba eta ikasleak hezteko eremu bat dala ulertzen dogu. Hori horrela izanda, egunero ikastolan jaten daben bazkaria, euren egunerokoaren %25-30a dala ulertuz, funtsezkoa deritzogu familiak

eta ikastolak elkarlana egitea, elikadurari dagokionez ohitura osasungarri batzuk eskuratu dagiezan.

Jarraitu irakurtzen.

19-09-2017

Zer nolakoa da afari orekatu bat?

Elikadura osasuntsu batek eragin zuzena dauka gure seme-alaben osasunean eta zentzu horretan, euren heziketaren barne dagoan eremu garrantzitsu bat bezala ulertu behar dogu, baita eredu egoki bat eskeini gure aldetik ere.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies