Albisteak-Bloga

Bestelako ekintzak

21-09-2018

Asteburu on!

Oporraldiko egunak atzean itzi eta ikasleak goiz eta arratsaldez etorri diran lehenengo aste hau gaindituta, Lauaxeta Ikastolatik, asteburu on opa deutsuegu guztioi!

10-09-2018

2018-2019 ikasturtea: aurrera!

Eta gaurkoan, hasi dogu iada 2018-2019 ikasturtea. Emozioz beteriko eguna: ikastola eta ikaskideekaz lehen kontaktuak kasu batzuetan, aspaldiko lagunekaz alkartzea besteetan, gelakide barriak edo irakaslea kasu batzutan, eraikuntzaz aldatzea, liburu barriak, ... eta batez ere, ilusioak, erronkak eta garapena aurretik.

Ikasturte barri on guztioi!!!!

22-06-2018

Lehen Hezkuntzako ikasleak, orientingean

Aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolako LH 5.eta 6. mailetako ikasleak, mendian zehar ibili dira Orientinga egiten. Mapa, iparrorratza, erronkak, Lauaxetako ingurua ezagutzeko aukera eta abentura!

29-05-2018

Ikasketa irteerak

Egun honeetan eta ekainean zehar, ikasle txikiek ere irteerak egiteko aukera izaten dabe eta euren poza ageri-agerian izaten da. Hemen adibide gisa pasatako astean 4 urtekoen irteera.

11-04-2018

Aste kulturala, Lauaxeta Ikastolan

Aste Santu aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasleek, Aste Kulturala ospatu eben: ginkanak, play back, magia, yoga, zumba, argazkilaritza eta beste gai askoren inguruko tailerrak, entzunaldia,... 

Zorionak posible egin dozuen guztioi!

27-02-2018

Osasunaren aldeko ezagutzak

Pasadan astean, DYA eta Eusko Jaurlaritza bitarteko, Lehen Hezkuntzako ikasleekaz, Lehen Laguntza ezagutzak lantzen ibili ginan Lauaxeta ikastolan.

Irakurri gehiago.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies