Albisteak-Bloga

Bullyingaren aurkako ipuinak

Pasatako zapatua, martxoak 10a, euren sormena eta konpetentziak bullyingaren aurkako sentsibilizazioaren alde ipini ebezanen artean sariak entregatzeko eguna izan zan. Ekitaldia, Bilbon ospatu zan eta sarituen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasle bi.

Jarraitu irakurtzen.

3. LHko Eider Aburto eta 3. DBHko Malen Goñi izan ziran Lauaxeta Ikastolako ikasle sarituak. Lehiaketa hau, Fair Saturday erakundeak antolatu eban eskola jazarpenaren inguruan gazteak eta gizartea orokorrean kontzientziatzeko helburuz.

Ipuin sarituek, pasatako zapatuan Bilboko Bilborock aretoan aurkeztutako “Cuentos contra el bullying” liburua osotzen dabe.

Guztion artean, aldatu daikeguz gauzak, zalantza gabe eta zelan ez, gure gazteen eskutik. Aurrera beraz eta zorionak!

Komunikabideek jasotako albistea ikusteko klikatu: 600 niños y jóvenes vizcaínos escriben relatos contra el acoso escolar

Gure blogean informazio gehiago eskuratzeko klikatu: http://www.lauaxeta.eus/es/premiadas-lauaxeta-cuentos-contra-el-bullying

Antzerako albisteak

03-12-2018

BBCk gure hezkuntza ereduaren balioa azpimarratzen dau

Joandako astean, BBCko kazetari baten bisita jaso genduan, gure hezkuntza modeloa ezagutzeko interesa agertu ondoren.

Jarraitu irakurtzen.

25-09-2018

Fatima Villa ikasle ohia, mundu mailan hirugarren sailkatu da, nazio arteko antena lehiaketa batean

Bostonen izan da Fatima Villa galdakoztarra uztailean, nazioarteko antena lehiaketa batean. Mundu mailan hirugarren sailkatu da bere taldea, lehenengoak Europa mailan.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies