Albisteak-Bloga

Ciencia en Acción-en ohorezko sarituak!

Ciencia en Acción, estatu mailako zientziaren irakaskuntzaren inguruko esperientziak biltzen dauzan lehiaketa bat da. Finala, asteburu honetan izan da Ermuako Izarra Centre-n. 150 proiektu baino gehiago, 400 aurkezle inguru eta 1.600 ikusle. Guztien artean, Lauaxeta Ikastolako lanek, ohorezko saria jaso dabe. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Ciencia en Acción-en  XVIII. edizioa izan da aurtengoa. Lauaxeta Ikastolak, 5 proiektu aurkeztu ebazan estatu mailako zientzia jardunaldi honetan. Proiektuotatik 4 talde, ikaslez osatuta egon dira eta beste bat Lauaxetako LH eta DBH-ko  matematika irakasleek osotua.

  • Matemoda: Rita Trevillla eta Alazne Arteta.
  • Alkoholak eragindako trafiko istripuak murrizteko "Low cost" proposamen bat : Irati Navarro eta Nahia Osuna
  • Bizikleta karrilen erabilera sustatzea: Nerea Sainz de Baranda.
  • Tabakoak gorputzarengan daukazan eragin kaltegarriak murrizteko filtro aldaketa baten proposamena: Amaia Etxebarria, Nora Postigo, Ane Urgoiti eta Izaro Petralanda. AGORA saria.
  • Printing 3D Maths: Egoitz Etxeandia, Nerea Casas, Izaro Sanchez, Iker Aburto, Jon Aguirre, Miren Munitis eta Eñaut Ibarra, Lauaxeta Ikastolako irakasleek, LH-ko 1. ziklotik DBH-ko 2. ziklorarte matematikako ikasgaia dibertigarri eta motibagarriago egiteko proiektuak aurkeztu eta “Laboratorio de matemáticas” atalean Ohorezko Aipamen saria jaso eben. 3D imprimigailuen teknologia matematikako gai ezberdinak ulerkorrago egiten dabezan 11 joko sortu eta aurkeztu ebezan 3 egun iraun dauan azoka honetan. Jokoak, ikastolan bertan 3D inprimagailua erabiliz sortu dira.

Ikusi nahi 3D inpresioaren bitartez matematikak jorratzen dauzan jokoetariko bat? Beherago ikusi daikezu bideoa.

Ciencia en Acción lehiaketaren inguruko informazio gehiago izateko, klikatu hemen.

Zorionak eta aurrera!

Antzerako albisteak

31-05-2018

Bikaintasuna ez da arlo akademikoan soilik erakusten

Gure ikasleen artean hainbat zaletasun erakusten dabezanak daukaguz, euren artean, oraingo honetan, hipika mundura hurbildu gara eta bertan hainbat arrakasta lortutako ikasle bat gehiago ezagutzeko aukera izan dogu: Maria Elorz.

Jarraitu irakurtzen.

29-05-2018

Pi Eguna, Lauaxeta Ikastolan

Pasatako martxoak 14ean (3.14), Lauaxeta Ikastolan Pi Eguna ospatu genduan. Egun horren aurretik, 5 egunetan zehar, DBH eta Batxilergoko ikasleei 5 erronka planteatu jakezan ebazteko eta gaurkoan, euren artetik sarituak suertatu direnen agiri eta sari banaketa ospatu da.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies