Albisteak-Bloga

Ciencia show, estatu mailako monologo zientifikoen garaile!

Lauaxeta Ikastolako Asier Fernández, estatu mailan antolatutako Ciencia Show monologo zientifikoen lehiaketan, garaile suertatu da.

Finala, gaur bertan ospatu dan Bilbon eta bihar, barriro aurkeztuko dau Asierrek, oraingo honetan Naukasen, zientziaren inguruan Bilbon, asteburu honetan ospatuko dan ekitaldietan.

Jarraitu irakurtzen.

Ciencia Show Lauaxeta Ikastola ganador premio
Ciencia Show Lauaxeta Ikastola ganador premio

Ciencia Show Bigarren hezkuntzako (DBH 3. maila eta Batxilergoko 2. maila artean) ikasleei zuzendutako zientzia monologo lehiaketa bat da, gazteak zientziara eta teknologiara, modu atsegin batetan hurbiltzea helburu dauana.

Gaur, azken finala ospatu da eta bertan 5 neska-mutil alkartu dira, euretatik 3 Lauaxetakoak eta beste biak, Madrid eta Fuerteventurakoa:

  • Elena Nasima Santana Salsouli, Jandía, Fuerteventurakoa (Las Palmas).
  • Ana Salamanca Soto, Madridekoa.
  • Hector Andrés Fernandez, Lauaxeta Ikastolakoa.
  • Asier Fernández Santos, Lauaxeta Ikastolakoa.
  • Lorea Elorriaga Garamendi, Lauaxeta Ikastolakoa.

Bihar, irailak 14, barikua, irabazle suertatu dan Asier Fernandezek, Bilbon, zientziaren dibulgaziorako asteburu honetan ospatuko dan Naukas ekitaldian aurkeztuko dau barriro. Bertan zientzia, eszeptizismoa eta humorea helburu izanik, hitzaldi laburrak eta aberasgarriak oso, entzuteko aukera izango da. Guztia, Bilboko Euskalduna Jauregian izango da. EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Ekintza eta Bilbao 700 fundazioaren babespean. Hitzaldi eta hizlari guztien zerrenda ezagutzeko klikatu hemen.

Asteburu honetarako, zita interesgarria, benetan.

Zorionak Asier eta baita finalista guztiei eta bere hitzaldiaren titulua gogoratzea baino ez “Límites tiene, el que se los pone”. Aurrera!!!

Ciencia Show lehiaketaren oinarrriak ezagutu nahi ezkero, klikatu hemen.

Antzerako albisteak

11-10-2019

Lauaxeta Ikastola, gizarte eraldaketan erreferentziazko eredu hautatua

EAEko Hezkuntza arloko bederatzi erakunde Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziak bultzatutako gizartearen eraldaketa programaren barne egindako lanagatik, erreferente bezala izendatuak izan dira. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago.

 

Jarraitu irakurtzen. 

11-10-2019

Barrikuntza Hezkuntzan

Hezkuntza barrikuntza da gure osagai garrantzitsuenetariko bat, baina hirugarren batek guganako hori azpimarratzea, gruetzako esanguratsua da.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment