Albisteak-Bloga

Efizientzia energetikoaren aldeko neurriak

07-11-2017

Lauaxeta Ikastolan erabiltzen dogun energia guztia, iturri berriztagarrietatik lortutakoa da eta azken 5 urteetan, Lauaxeta Ikastolan, jasangarritasuna bilatzeko hainbat neurri hartu izan dira, erakunde moduan energi kontsumoa eta energiari lotutako kostua murriztuz. Ondorioz, orain dala 5 urtetako eta oraingo gas eta elektrizitatearen kostua konparatuz, gaur egunean %47an jeitsi da. Ezagutu nahi zein neurri izan diran aurrezpen nabarmen hau eragin dabenak?

Jarraitu irakurtzen.

Besteak beste, azken urteotan hartutako neurriak ondokoak izan dira:

  • Luminaria guztiak, LED sisteman jartzea.
  • Eraikinaren leihoak aldatzea. Momentu honetan guztiak aldatuta egon ez arren eta honetan gabilzan arren, gehiengoa iada aldatuta dagoz.
  • Berogailuei dagokienez: espazio bakoitzean behar dan tenperatura ziurtatzea, konfort puntua ziurtatuz baina kontsumoa eta gastua ere orekatuz. Horretarako, wifi bidez kontrolatzen diran berogailuen sistema bat daukagu, espazio edo gune bakoitzaren tenperatura kudeatu ahal izanez.
  • Igerilekuari dagokionez: igerilekua ikastolan zehar energia kontsumo handienetakoa suposatzen dauan espazioetako bat dogu, ura dagokion tenperaturan eukiteak eragiten dauan energia dala eta. Zentzu horretan, osasun arrazoiak dirala eta, bertako uraren %2,5 egunero aldatu behar danez, ur barria berotzeko, ur zaharraren berotasuna bera erabiltzen dauan sistema bat ezarri zan eta horrek energia aurrezpen nabarmena eragin dau orduztik gero.
  • Aurreko neurrietaz gain, ikasleekaz eurekaz hainbat kanpaina daukaguz martxan, energiaren erabilera eta kontsumoa arduratsuan heziz eta bide horretatik ere energía kontsumoaren murrizketa bat lortuz. Zentzu honetan adibidez: argi interruptoreetan, semaforo bat ezarri zan gela bakoitzak daukan berezko argiaren arabera, argi guztiak piztu beharrean, semaforoaren koloreen araberako pegatinei adituz, argi batzuk edo beste batzuk pizteko eta beraz kontsumoa murrizteko.

Aurreko neurri guztiek, ikastolako energi kontsumoaren beherakada nabarmena eragin dabe eta beraz, energiak ikastolan suposatzen dauan kostuaren beherakada bat ere. Baina honetaz gain, energía hornikuntzaren kontratuaren aldaketaz berez ere, energi kostua gitxitu dogu:

  • Batetik, energi kontsumoa jeistean, kontratatutako potentzia txikiagoa dalako eta beraz, hilero ordaintzen dan kostu finkoa jeitsi egin dalako.
  • Eta bestetik, merkatuko eskeintza desberdinen artean, hornitzaile eta kontratu egokiena bilatzeko ahalegina egin dalako.

Guzti honen ondorioz, gaur egunean, gure energía eta gas kostua, orain dala 5 urtegaz alderatu ezkero, %47 gitxiago da, hau da, 67.531€tako aldea dago orain dala 5 urte energía eta gasetan ordaintzen zana eta gaur egunean ordaintzen danaren artean. Esan beharra dago, aipatutako neurrietan, GESE zerbitzu energetikoen aholkularitza edo gidaritzapean egon garela, guretzako aukerarik hoberena zein zan zehazteko orduan eta inbertsinoei dagokienez, EVE edo Euskal Energiaren Erakundearen laguntzaz baliotu garela. Azpimarratzekoa da baita, aipatutako neurri guztiek bere ordainketak suposatu dabezan arren, gaur egun, inbertsino horreek erabat amortizatuta dagozala.

Antzerako albisteak

12-06-2018

Arropa bilketa solidarioa

Lerro honeen bitartez, Lauaxeta Ikastolako arropa bilketa solidarioan parte hartu dozuenosi eskerrak emon nahi deutsueguz.

Eskerrik asko!

05-06-2018

Lauaxeta Ikastola, Eskola Jasangarria

Lauaxeta Ikastolak, 2010.ean lortutalo Eskola Jasangarriaren agiriaren barriztapena jaso dau Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies