Lauaxeta Ikastola familien kooperatiba bat da, irabazi-asmorik gabea, Administrazioak onura publikoko izendatua, euskalduna eta eleanitza, gizartearekin konprometitua eta gizartea osatzen duten guztiei irekia. Lauaxeta Ikastolak bere izateko arrazoi du ikasleei pertsona gisa garatzen laguntzea, geroan beren burua errealizatzeko eta gizarte gero eta konplexuago batean txertatzeko gai izan daitezen, era horretan gizartea bera hobetzen parte hartuz.
Lauaxeta Ikastolaren Hezkuntza Proiektua berritzailea da, erreferentziazkoa gizartean, eta proiektu hori garatzeko ardura duten pertsonek, denak benetako adituak eta kalitate handiko baliabideez lagunduak, bereizgarri dituzte beren zerbitzu osagarrien kalitatea eta gizartearekiko duten konpromisoa.