Pasatako eguneko "Black Friday"-a atzean itzita, gaur, Lauaxeta Ikastolako ikasleak izan dira erosketetan ibili diranak. Hori bai, merke-merke, euro biren truke, bigarren eskuko jostailuak aukeratuz, baina barri-barriak balira be horrenbeste ilusinorik ez. Sarritan ez bait dogu gauza handirik behar zoriontsu izateko. Eta aldi berean, gu baino nahiko gitxiago daukenei lagundu ahal badeutsegu. Zer gehiago eskatu daikegu ba?
Kasu honetan, bildutakoa, Gambosera bidaliko dogu, Angolako hegoaldera.
Laia proiektua indarrez doa aurrera. Proiektu honetan, ikasleek pausu guztiak lantzen dabez: ikastolako ortuan lehengaiak landatu, erein, zaindu, jaso…
Jarrairu irakurtzen.
Joandako urriak 28an, Lauaxeta Ikastolako urriko azken asteleheneko azoka ospatu genduan. Esperientzia hain izan da polita, errepikatzea erabaki dogula. Oraingo honetan LH 1.etik 4. maila arteko ikasleei zuzenduta. Ikusi nahi?
Jarraitu irakurtzen.