Albisteak-Bloga

Eta zuk, zer aldatuko zeunke? Ekintzaileen azoka, Lauaxeta Ikastolan

17-02-2016

Zure inguruneko arazo edo asetu gabe dagoen beharrizan bat aukeratu eta beroneri erantzuna emoteko enpresa bat sortzeko aukera bazeunke, zeri buruzko enpresa eratuko zeunke?

Hau da Lauaxeta Ikastolako 1go mailako Batxilergoko ikasleei luzatu deutsegun erronka. Tartean, aste bi baino gitxiago euren enpresa eratzeko eta ohiko gela eta ikasgaien egitura alde batera itzi eta taldeka dabiz lanean gure ikasleak, proiektu interdiziplinar honetan.

Datorren otsailak 19an, 14:40tan, Ekintzaileen Azokan izango dabe euren enpresak aurkezteko aukera eta irakaslez osotutako epaimahai bat izango da ekimen bakoitzaren epaile. Zein izango ote da ekimenik hoberena? Originalena?...

Ekimenetako askok iada, ikastolako mugak gainditu eta kanpoko erakunde edota enpresakaz kontaktu zuzenean dagoz: hornitzaile posibleekaz, bezeroekaz, etabar. Baina, horretaz gain, entzun dogunaren arabera, beste lurralde batzuetako deiak jaso dauzan ekimenik be badago, euren iniziatiba interneten ikusi eta interesgarritzat jota.

Beste behin be gure ikasle eta seme-alabek, hurrun heltzeko gaitasunik ez jakela falta, argi erakusten deuskue. Aurrera!!!

Antzerako albisteak

25-06-2018

Talentu tailerrak

Talentuak, zaletasunak, intereseko arloak, eta ikasketa. Guzti hau, udako opor aurretik Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleek garatzen dabezan talentu tailerretan. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

 
29-05-2018

Artea, matematikak eta oinarrian, baloreak

Zelan bateratu dana? Lauaxeta Ikastolako Artematika proiektuaren bitartez. Esatebaterako… ondoko artelanetariko batetan, gudak isladatzen dirala eta beste batetan gaur egungo familia mota edo egoera desberdinak ikusi daikeguzala esan ezkero, ezetz igarri zeinetaz ari garen? Eta ze zerikusi dauka guzti horrek matematikagaz?

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies