Albisteak-Bloga

Ekintzailetasuna eta norbere etorkizuna

Jarrera ekintzailea ez dago enpresa eremura mugatuta, bizitzan orokorrean azaleratu daitekeen jarrera bat da. Zentzu honetan, pertsona bat ekintzailea dala ulertzen dogu, bere helburuak akzio bihurtzeko ekimena erakusten dauanean, bere bizitzaren edozein arlotako diseinuan paper aktibo bat jokatuz beraz. Horrela izanik, ekintzailetasunak zoriontasunagaz lotura handia dauka, gure errealitatea gure amets eta helburutatik gertu egon daiten ekiten dogun heinean.

Jarraitu irakurtzen.

Eta Lauaxeta Ikastolan, beste gaitasun batzuekaz gertatzen dan bezala, ekintzailetasunaren kasuan ere, norberak berez daukan jarrera ekintzaileaz gain, beronen praktika eta garrantzia erakusten deuskuen esperientziei esker garatu daitekeen gaitasuna dala uste dogu.

Ildo honetatik, Lauaxeta Ikastolako batxilergo 1. mailakoek garartutako proiektua eta gaurko egunean Ekintzaileen azokagaz burutuko dana. Bertan, ikasleek, inguruko beharrizanetatik abiatuz sortu dabezan enpresak erakutsi eta defendatuko dabez. Aurrera!

Gai honen inguruko artikulu interesgarri bat ikusteko kllikatu: Aprender a emprender

Langile modernoaren perfilari buruzko infografia bat ikusteko, klikatu.

Iazko azokaren bideo bategaz izten zaituegu.

Antzerako albisteak

14-06-2018

Math Mystery Box: jolasa, sormena eta matematikak

Kutxa batek edozer gorde daike bere barnean, bai ona zein txarra. Jakinminak ikasteko ateak zabaltzen dauz eta jolasak, sortzen jakuzan arazoak ebazpeko sormena pizten dau. Baina, ze zerikusi dauka guzti honek matematikaren ikasketagaz?

Jarraitu irakurtzen.

10-04-2018

Pentsatzen ikastea, erabakikorra

Egunerokoan beharrezkoak diran gaitasunen artean, pentsatzeko gaitasuna garrantzitsuenetarikoa dala uste dogu. Gure pentsatzeko gaitasunaren arabera, erabaki batzuk edo beste batzuk hartuko doguz, honeen ondorioz ekintza batzuk edo beste batzuk gauzatu eta beraz emaitz batzuk edo beste batzuk lortu. Horrela da nagusion kasuan eta horrela baita gure seme-alaba eta ikasleen kasuan ere. Hezkuntzak, ikasleek pentsatzeko gaitasuna erabili dagien aukerak sortu behar dauz, praktikak berak bait dakar gaitasunaren garapena.

Ildo honetatik doa Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek Rober Swartz doktorea eta del NCTT, The National Center for Teaching Thinkingen zuzendaria danagaz garatu daben formakuntza.

Jarrairu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies