Albisteak-Bloga

Ekitaldiak eta ospakizunak

20-12-2019

Zorionak eta urte barri on!

Blog honek eskaintzen deuskun aukera aprobetxatuz, Gabon zoriontsu eta Urte barri on bat opa deutsuegu. Ondo izan!

04-12-2019

Gora euskara!

Atzoko egunean, Euskara eguna ospatu gendun Lauaxeta Ikastolan: euskararen aldeko ekintzak,  jolasak eta lana baita. Aurrera!

18-11-2019

Familia, kultura eta mundu eraldaketa

Datorren azaroak 30ean, Zornotzako Zelaietan, goizeko 11:30tatik 13:00tara ospatuko dogun Fair Saturday ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Musika emanaldia, tailer artistiko eta zientifikoak, Lauaxeta Ikastolako ikasleen koroa, … eta familientzako oso aproposa eta dohakoa dan ekitaldi bat eskaintzen deutsugu. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

09-05-2019

Familia, kirola eta alkarlaguntza: bazatoz?

Datorren maiatzak 18anKirol Topaketa Solidarioa ospatuko dogu Lauaxeta Ikastolan. Topaketa hau, ikasle, ikasle-ohi eta familiei zuzenduta dago. Alkarregaz gozatzeko aukera aproposa!

Egitaraua zein dan? Jarraitu irakurtzen

10-04-2019

Korrika Txiki, euskararen alde, Lauaxetan

Joandako astelehenean, urte biro egiten dogun bezelaxe, Korrika Txiki ospatu genduan Lauaxeta Ikastolan, euskararen alde. Ikusi nahi giroa?

25-03-2019

Zuhaitz Eguna

Pasatako zapatuan, martxoak 23an, Lauaxeta Ikastolako zuhaitz eguna ospatu genduan: dantzak, musika, jolasak, natura eta familia. Eguraldia ere gure alde!

Antolaketa, LH 6. mailako Agenda 21eko ikasleen esku egon zan eta azpimarratzekoa da benetan euren lan ona. Zorionak!

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment