Albisteak-Bloga

Ekitaldiak eta ospakizunak

06-03-2019

Txitxiburduntzi eguna Lauaxetan

Joandako astean, Lauaxetako ikasle batzuek, txitxiburduntzi egin eta gure kulturara hurreratzeaz gain, otarteko gozoa dastatzeko aukera izan eben. A ze enbidia!

06-03-2019

Lauaxeta, musikaz blai

Atzokoan, musikariez beteta izan genduan Lauaxeta. Aurtengo inauterietako gaia, hain zuzen ere, horixe bait zan. Giro polita!

04-02-2019

Santa Agedako doinuak

Gaurkoan, Santa Ageda abesten izan doguz ikastolatik zehar, Lauaxeta Ikastolako 4 eta 5 urtetako ikasleak. Eskerrik asko!

14-01-2019

Ate Irekiak

Datozan egunetan, matrikulazio barrietarako Ate Ireki ekitaldiak izango doguz Lauaxetan. Gure hezkuntza eredua eta inguruneak ezagutzeko aukera ezin hobea.

Jarraitu irakurtzen.

21-12-2018

Oparitu euskara

Badago seme alaba bateri jaio aurretik egiten jakon opari bat: Hizkuntza.

Amaren sabelean dagoen momentutik gure ahotsa oparitzen deutsogu, gure maitasun hitzak eta beronegaz batera, gure hizkuntza. Gero, denbora aurrera doala, beste batzuen hitzak eta hizkuntzak helduko jakoz: aitite-amamena, auzokideena, bidaietakoak …

Gure seme alabak Ikastolara etortzea erabaki genduan momentuan ere, beste hizkuntza bat oparitu geuntsen: EUSKARA, agian gure etxeko parte ez zana, edo bai, baina  momentu horretatik aurrera  eurena ere izango zana.

Hizkuntza, baina, elikatu beharreko oparia da. Hasierako koloretako zinta eta paperen ondoren, benetako oparia dator: gure seme alabek euskaraz bizitzen gai izateko ibilbidearen erronka: euskaraz irakurtzea, idaztea, jolastea, barre egitea, pentsatzea… 

Jarraitu irakurtzen.

21-12-2018

Olentzero etorri da Lauaxetara!

Olentzero laster izango dozue etxeetan baina Lauaxetan egon da jadanik! Umeen aurpegiak, ikustekoak! Giro polita, Lauaxetan.

Gabonak oso ondo pasatu!

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment