Albisteak-Bloga

Elhuyar zientzia azokan sarituak izan ginan!

Joandako maiatzak 11an, Lauaxetako 3 taldek Elhuyaren zientzia azokan parte hartu eben. Oso lan interesgarriak ikusgai azokan, euren artean, gure ikasleenak. Horren erakusgarri hain zuzen ere, lortutako sariak! Zorionak!
Jarraitu irakurtzen.

LAUAXETA IKASTOLA- Elhuyar zientzia azoka feria ciencias elhuyar saria premio
LAUAXETA IKASTOLA- Elhuyar zientzia azoka feria ciencias elhuyar saria premio
LAUAXETA IKASTOLA- Elhuyar zientzia azoka feria ciencias elhuyar saria premio

Lauaxeta Ikastolatik, ondokoak izan dira sariak lortu dabezan taldeak:

  • Bl- Ink: Wireless economic energy: Egileak: Elaia Artabe, Izaro Etxebarria, Nerea Sainz de Baranda eta Unai Zarraga. Maila: Batx 1.Elektrizitatea garraiatzeko metodo barri bat bilatzen aritu dira, kobrea baino material ekonomikoagoak erabiliz, hau da, kobrea eta hatzamarretako esmaltea. Honek, elektrizitatea arazo gabe garraiatzen dauala aurkituz. Talde honek Canbren (Galizian) ospatzen dan azokara joatea irabazi dabe.
  • Sustraitzaileen efektua aztertzen: Egileak: Aimar Pagonabarraga, Ander Calvo, Ekaitz Roman eta Jon Lorenzo. Maila: DBH 3. Proiektu honetan merkatuko sustraitzaileen efektu ezberdinak aztertu izan dira, proiektuan zehar aurrera eroan izan dan beste sustraitzaile bategaz batera.
  • Sinesteam: Egileak: Oier Gallastegui, Uxue Veiga eta Ayelen Adrian. Maila: DBH 4. Sinestesia edo zentzumenen arteko erlazioa eta umeen artean arinago detektatzeko bideak.

Azken bi talde honeek zentro zientifiko batetan egonaldi bat irabazi dabe. Zorionak eta aurrera!

Informazio gehiago.

Antzerako albisteak

27-01-2020

Lauaxetako ikasleak, European Youth Parliament eskualdeko fasean

Asteburu honetan jokatu da European Youth Parliament txapelketako eskualde fasea, Bilbon. Bertan, Lauaxeta Ikastolaren izenean, Uxue Castro, Aimar Pagonabarra, Paula Balzategi, June Jauregibeitia, Iker Querejeta eta Iñigo de la Ossa, Lauaxeta Ikastolako DBHko 4. mailakoak.

Jarraitu irakurtzen.

 

21-11-2019

Bilaka: hezkuntza eraldatuz, gizartea eraldatzea

UNESCO Etxeak BILAKA: Hezkuntza eraldatu gizartea eraldatzeko dokumentala aurkeztu barri dau. Ekitaldia, atzoko egunean, azaroaren 20ean izan zan eta Lauaxeta Ikastola bertan izan zan. Dokumentalean, EAEko 9 ikastetxeren esperentziak aurkezten dira euren hezkuntza proiektu ete eredu pedagogikoei esker Gizarte eraldaketa bultzatzen dabenaren eredu. Euren artean, Lauaxeta Ikastola.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment