Albisteak-Bloga

Elikadura

14-05-2020

Osasunean elikatuz, osasunean heziz

Konfinamenduak, egunerokoan, garrantzi handiko zeregin bat gehitzen deusku gurasooi: egunean egiten diran otordu guzti-guztiak prestatzea. Zeregin hori, ondo bideratuta, gure seme-alaben elikadura zaintzeko eta zentzu horretan ere seme-alabak hezteko aukera aparta da.

Jarraian, gai honeri buruzko jarraibide batzuk eskaintzen deutsueguz.

03-03-2020

Gure osasuna elikatuz

Joan zan eguenean Lauaxeta Ikastolako LH 4. mailako ikasleek Gascako nutricionista baten eskutik elikaduraren inguruko hitzaldia euki eben, adin horretako umeentzako elikadura gomendioetan sakonduz.

Jarraitu irakurtzen.

 

05-02-2020

Osasunari lotutako ikaskuntzak

Aste honetan DBH 3. mailako ikasleek GASCA zuzenetik ezagutzeko aukera izan dabe.
Ikasitakoa, Biologiako eta Geologiako proiektu bategaz lotuta egoteaz gain, euren osasunaren alderako erabiliko dabe, datorren astean, Gascako nutrizionista baten hitzaldia jasoko dabe eta.

07-01-2020

Elikadura osasuntsua

Urte berriko ohiko helburuetako bat gure elikadura gehiago zaintzea izaten da; izan ere, Gabonetan jaten doguna baino, urteko gainerako egunetan jaten dogunak garrantzi gehiago dauka, egun berezietako gehiegikeriak urtean zehar izandako ohitura onen aurrean salbuespenak direla ulertuta.

Gure elikadura eta gure seme-alabena zaintzearen garrantziaren oroigarri labur honegaz, 2020ko lehen hiruhileko honetako menuak, gure webgunean eskuragarri dagozala jakinarazten deutsuegu.

Urte barri on guztioi!!!

10-12-2019

Lauberrri: albisteak begi bistan

Lauaxeta Ikastolako azken barririk esanguratsuenen laburpen bat ezagutu nahi? Ikusi Lauberri, gure aldizkari digitala.

 

05-12-2019

Laia proiektua: eskola ortua

Laia proiektua indarrez doa aurrera. Proiektu honetan, ikasleek pausu guztiak lantzen dabez: ikastolako ortuan lehengaiak landatu, erein, zaindu, jaso…

Jarrairu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment