Albisteak-Bloga

Elkar lanean hobe

Lauaxeta Ikastolan beti azpimarratzen dogu beharrezkoa dela irakasleen (ikastola), ikasleen eta familien arteko lankidetza, eta benetako elkar-lanaren garrantzia.

Hori bideratzeko, hainbat gaien inguruko hitzaldiak garatzen doguz.

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola

 

Hitzaldien gaiak, funtsean, gure esperientziatik ikasturte/adin bakoitzean landu beharreko lehentasunezko gaiak kontuan hartuta aukeratzen dira, familiek erakutsitako interesa eta kezkak kontuan hartuta baita. Gai horiek eta beste batzuk bardin lantzen dira ikasleekaz, tutoretzen bidez eta ikasleei eurei ere zuzendutako hitzaldien bidez. Azpimarratzekoa da, zentzu horretan, Lauaxeta Ikastolako Expertia programa.

Ildo honetatik, gurasoei dagokienez, azken hilabetean, besteak beste, honako honeek egin dira edo egingo dira:

- Frustrazioa vs gehiegizko babesa eta emozioen kudeaketa: Haur Hezkuntzako familientzat, Albor-Cosh taldearen eskutik.

Heziketa emozionala: 4 eta 5 urteko familiei zuzendua, Albor-Coshegaz elkarlanean, eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako familiei, Coach & Playgaz elkarlanean.

"Substantzien eta bestelakoen kontsumoaren mendekotasuna: cannabisa, jokoak eta apustuak": DBHko 3. eta 4. mailako familientzako hitzaldia. Sasoiaren eskutik.

Kivari buruzko hitzaldiak: Lehen Hezkuntzako familiei emon jake formazio saio hau, baita DBHko barriei ere, familien inplikazioa funtsezkoa baita programa honetan.

Antzerako albisteak

30-06-2020

Nerabezaroko alkarrizketak

Mundua deskubritzeko grina, barritasuna, lehen esperientziak, errebeldia, askatasun-nahia, gizartean bizitzea, bizitza ulertzeko beharra, …

Gregorio Luri filosofo eta irakaslea nerabe talde bategaz bildu da eurekaz hitz egiteko, belaunaldi ezberdinen arteko alkarrizketa eta hausnarketa interesgarriak bideratuz.

Segi irakurtzen.

 

29-06-2020

Nerabeentzako irakurgaiak

Fantasia, suspensea, fikzioa, maitasuna, izua eta umorea: ez dau genero bakar batek ere ihes egiten edozein nerabe harrapatuko dauazan liburu honeetatik. Istorio labur honeek entretenimendu- eta ikaskuntza-iturri agortezinak dira. Beste entretenimendu bat oporrei begira.

Segi irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment