Albisteak-Bloga

Elkarbizitza errezten daben rolak

Gure ikasleen eta seme-alaben ongizatean eragin zuzena dauke euren ingurukoekaz eraikitzen dabezan harremanek eta berauen kalitateak. Zentzu honetan, euren hezkuntzak, ezinbestekoa dau elkarbizitzarako gaitasuna barneratzea, bai euren ongizatea bera bilatuz, baita parte diran eta izango diran gizartearen beraren ongizatea bilatuz ere. Lauaxeta Ikastolan, gai hau lantzeko, ikasle batzuek elkarbizitzaren inguruan paper aktibo bat jokatzen dabe.

Jarraitu irakurtzen.

Aipatutako rolak gertuagotik ezagutzeko, ikasle batzuekaz elkarrizketatu gara: Aroa, Ane Miren, Ohier, Nagore, Iñigo eta Ane.

Zein da zuen funtzioa elkarbizitzaren inguruan?

Ikastolan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan elkarbizitzaren arloan egiten dan lanaz gain, DBH eta Batxilergoan, figura edo rol aktibo batzuk dagoz gai hau lantzeko. DBHko 1. zikloan elkarbizitzarako komisioa daukagu. Hau, 5 ikaslek osotzen dabe eta ikasle guztiak pasatzen dira talde horretatik. DBHko 2. zikloan, ikasle erreferenteen figura daukagu eta gelako 2 ikasle izaten dira lan horretan, ikasleek eurak aukeratutakoak. Eta batxileroan G7 deritzon taldea daukagu, gela bakoitzeko ordezkariek osotutakoa eta ikasleek eurak aukeratuta baita.

Figura honeek, euren berezitasunak euki arren, elkarbizitzaren inguruko lan amankomun bat dauke: ikasle eta irakasle/tutoreen arteko bitartekari lana egiten dabe hain zuzen eta gelako egunerokoan sortu daitekezan arazo edo hobetzekoak bideratzen dabez. Ikasle, irakasle eta tutoreei entzun eta bakoitzaren erralitatetik abiatuz, egoerak hobetzen saiatzen dira.

Eta zer da gehien bat esperientzia honeri esker ikasten dozuena?

Egunerokoan elkarbizitzan sortzen diran arazoei irtenbidea emoten ikasten dogu, talde handietan lan egiten, pertsonakaz harremanak kudeatzen eta gure frustrazioa bera kudeatzen ere, batzuetan, ez bait da errreza guztien gustua egitea, nahiz eta danen eritzia kontutan izaten dogun.

Aipatutako funtzioak kontutan izanez, zein uste dozue izango litzatekeela rol honetarako perfil egokiena?

Koordinatzaile perfila izan behar da, pertsonekaz harremanean jarduteko gaitasuna izan behar dau, eta gaitasun komunikatiboa eta arazoen ebazpenerako gaitasuna baita.

Eta zer uste dozue dala garrantzitsuena bizikidetza arloan gustora egoteko?

Errespetua da funtzeskoena eta bat eginik jokatzea, konpetitibotasuna itziz eta kolaborazioan arituz.

Eta azkenik, zelan ikusten dozue gaur egun ikastolako giroa?

Ona dala uste dogu. Pertsonen artean batzuetan arazoak sortzen dira, baina hori giza harremanen parte da, eta beti irtenbidea bilatzeko pausuak emoten doguz, bidean gainera guztiok zerbait ikasiz.

Ba besterik ez, Aroa, Ane Miren, Ohier, Nagore, Iñigo eta Ane. Eskerrik asko zuek eta zuen bezalako funtzioetan dabilzanak egiten dozuen lanagaitik. Aberasgarria zuen gelakideentzat, aberasgarria tutoreentzat eta ikastolako giroarentzat eta aberasgarria, zuentzat ere. Izan ere, bizitzan beste batzuekaz harremanetan moldatzea, gaitasun erabakikorra da zuen zoriontasunerako. Eskerrik asko

 

Antzerako albisteak

03-10-2018

Ikasketa ez daualako gelako atean mugatzen

Ikasketa, gaur egun edonon gerta daiteke. Izan ere, eguneko edozein esperientzia, momentu eta leku aprobetxa daikegu zerbait ikasteko, gelan izan edo ez, ikastolan izan edo ez. Edonon eta edonoz.

Jarraitu irakurtzen.

14-06-2018

Math Mystery Box: jolasa, sormena eta matematikak

Kutxa batek edozer gorde daike bere barnean, bai ona zein txarra. Jakinminak ikasteko ateak zabaltzen dauz eta jolasak, sortzen jakuzan arazoak ebazpeko sormena pizten dau. Baina, ze zerikusi dauka guzti honek matematikaren ikasketagaz?

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies