Albisteak-Bloga

Eskerrik asko eta aurrera!

Azken hilabeteotan bizi izan dogun pandemia-egoera oso gogorra izaten ari da, bai gizartearentzat, bai Lauaxeta ikastola osatzen dogun komunitate osoarentzat.

Baina, hain egoera gatazkatsuan egonda ere, familien, ikasleen eta irakasleen eta irakasle ez diran langileen arteko lankidetzaren ondorioz, giro emozional baikorra, kalitatezko hezkuntza-proiektua eta ikaskuntza-emaitza onak lortu dira.

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola eskerrik asko familiei covid-19

Beraz, beti hobetu beharreko alderdiak badagoz ere, pozik gagoz guztion artean emondako erantzunagaz.

Eta bereziki aitortu nahi dogu familiek lan asko eta ondo egin dozuela, eta badakigu ahalegin handia egin behar izan dozuela zuetako askok. Beraz, zuek gabe ezinezkoa izango litzateke konfinamenduan bizi izandako egoerei aurre egitea.

Horregatik, Ikastolaren aldetik, bihotzez eskertzen deutsuegu erakutsi dozuen pazientzia eta jarrera ona.

Argi dago hau ez dela amaitu, baina hemendik aurrera datorrenari erantzuten jakingo dogula espero dogu, ikastetxearen proiektuagaz daukazuen konpromisoa ezagutzen dogulako.

Aste batzuk daroaguz datorren ikasturterako hezkuntza-agertoki desberdinak antolatzen, eta Hezkuntza eta Osasun sailek jarraitu beharreko jarraibideak aurreratzen dabezanean, informazio gehiago emoteko moduan egongo gara.

Ordura arte, mila esker, bihotzez

Antzerako albisteak

21-07-2020

Etorkizun hobeago baten alde!

Gaurkoan, Fair Saturdayren Pensatzarazteko ipuinen lehiaketaren sari banaketa izan da eta bertan, beste batzuen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, merezitako saria jaso dabe. Ospatzekoa bai, baina batez ere, etorkizuna esku onetan dagoela kontutan izanda. Egungo gizartearen injustiziei aurre egiten deutseen gazteen esku.

Jarraitu irakurtzen.

15-07-2020

Arrazakeriaren aurkako ipuinak: sormena eta kontzientziazioa, sarituak!

Fair Saturday Fundazioaren "Pentsatzeko ipuinak" ekimena haur eta gazteei zuzendutako literatur lehiaketa bat da, sormen literarioaren bidez arazo sozialen inguruko hausnarketa sustatzeko. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk sarituak izan dira!
Segi irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment