Albisteak-Bloga

Eskola ortuak, kalabazak emon deuskuz!

13-10-2016

Lauaxeta Ikastolako eskola ortuan lanean dabilzan ikasleek, kalabazak jaso dabez! Baina... ez dira emaitza akademiko txarren ondorio, eskola ortuan egin daben lan, zainketa eta dedikazio onarena baino. Eta orain, salgai ipini dabez.

Jarraitu irakurtzen.

Agenda 21 ikasle taldearen eskutik, iazko ikasturtean Lauaxeta ikastolan eskola ortua martxan jarri genuen. Oraindik eratze prozesuan gagozan arren, bere fruituak emoten hasi da: kalabazak jaso doguz eta erabat ekologikoak dira, ez bait da inolako produktu kimikorik erabili eta garraiatzeko ikasleen eguneroko joan-etorria erabili da.
Ateratzen daben dirua berriro ortuan berrerabiltzeko intentzioarekin, kalabazak familien artean salgai jartzea erabaki dabe eta zikloka egingo da. Era honetan gainera, produkzioaz gain, ikasleek prozesu osoan murgildu eta ikasiko dabe: euren salmenta eta inbertsioa barne. Familiek, zirkular bat jasoko dozue honen inguruan.

 

Antzerako albisteak

31-10-2018

Itsasoei buruzko erakusketa

Asteburu luze honetan hainbat plan gauzatzeko tartea egon daitekenez eta ikasketa gelatik at ere emoten danez, interesgarria izan daitekelakotan, ondoko plana proposatzen deutsugu: itsasoei buruzko erakusketa.

Jarraitu irakurtzen.

31-10-2018

Van Goghetik Picassora: gelan ikasitakoan sakonduz

Ikasketa gelatik haratago doalako, hona hemen, edozein asteburutan, Haur Hezkuntzan bertan lantzen diran ikasketa batzuk barneratzeko aukera polit bat: Guggenheim museoak eskeintzen dauan "De Vangogh a Picasso" erakusketa. Ikusi nahi ikasleek zer kontatzen euskuen?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies