Albisteak-Bloga

Eskola ortutik, sukaldera, zuzen-zuzenean

29-10-2018

Pasatako astean, Lauaxeta Ikastolan, ikasleek eskola ortuan jasotako azak ikastolako sukaldera eroan ebezan, jantokiko menuaren parte izan daitezan.

Ezagutu nahi zelan antolatzen dan gure eskola ortua?

Jarraitu irakurtzen.

Orain dala aste batzuk familien artean kalabazak eta porruak saldu ondoren, oraingo honetan sukaldera eroan dabez jasotakoak.

Naturagaz kontaktua, km-0 edo gertuko ortuarien bitartez elikatzeko aukera, elikadura eta norbere osasunaren loturaz ohartaraztea eta kontsumo eta produkzio jasangarriak zuztatzea dira besteak beste proiektu honen bitartez lortzen doguzanak eta Lauaxeta Ikastolak, izan ere, horretarako, ingurune aparta dauka bere alde.

Laia proiektuaren bitartez gauzatzen da, eta beronen inguruko informazioa ondoko estekan ikusi daikezu.

Bestalde, blog honetan eskola ortuari buruz argitaratutakoa ikusteko klikatu hemen.

Kasu honetan km 0 delakoa, metro gitxi batzuetan gelditzen da, ikastolako sukaldea eta ikasleen lanaz jasotako azen ortuaren artean dagoen distantzia hain zuzen ere. Aldi berean, gure jantokiko menua eskuragarri daukazuela ere jakinarazten deutsugu, eta hau eta beronen ikur desberdinei buruzko informazioa, ondoko loturan aurkitu daikezula.

Antzerako albisteak

30-01-2019

Ikasteko bisitak: Gasca

Pasadan astean, DBHko ikasleak, GASCAN izan ziran euren instalazioak eta lana ezagutzen eta geroago, Lauaxetan bertan elikaduraren inguruko hitzaldi bat jaso eben baita.

Jarraitu irakurtzen.

30-01-2019

Emakumeak eta zientzia

Naturagaz kontaktua eta ikasketa, ikerketa eta norberak daukan ikasten ikasteko gaitasuna, eta batez ere emakume bezala (edo batzuetan gizonezko bezala) egin daikegun edo egin ezin daikegunaren muga mentala. Hainbat alditan blog honetan aipatutako gaiak, kasu honetan Jane Goodal, primatologoaren ahotik, ondoko bideo honetan.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies