Albisteak-Bloga

Eskolaz kanpoko kirola: partidua irabaztea baino askoz gehiago

Ikasturteagaz, gure seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak ere hasten dira. Hori dala eta, oraingo honetan, Iñaki Aranceta, Eskolaz Kanpoko kirolaren arduradunagaz elkarrizketatu gara, eskolaz kanpoko kirola, Lauaxeta Ikastolan zer norla ikusten dan jakiteko.

Jarraitu irakurtzen.

Zein da eskolaz kanpoko ekintzen helburua? Zein da ikasleentzako dauken balio erantsia?

Eskolaz kanpokoetan, ikasleari gustoko dauan ekintza bat egiteaz gain, garapen pertsonala lantzen da.

Zein irizpide jarrraitu beharko geunke eskolaz kanpoko ekintza bat aukeratzeko orduan?

Ikasleen zaletasun edo interesak izan behar dira irizpide nagusia eta hortik abiatuta bere garapena.

Eta eskolaz kanpokoetan, kirolei dagokienez, zein da helburua?

Kirola helburua baino baliabidea dala esango geunke, ikaslearen garapena lantzen jarraitzeko baliabidea, bai garapen fisikoa eta orohar bere garapen pertsonala. Hori horrela izanda, gure eskola kirolaren helburu nagusia ez da taldearen kirol lorpena edo asteburuko partidua irabaztea, taldeko kide bakoitzaren garapena baino eta hori oso lotuta doa, ikaslearengan balore batzuk lantzeagaz.

Zein esango zeunke dala orduan Lauaxeta Ikastolako kirol eskolaren filosofia?

Guretzako ezinbestekoa da, eskola orduetan egiten dan bezalaxe, ikasleengan balore batzuk lantzen jarraitzea: talde lana, errespetua, elkar bizitza, adiskidetasuna, … eskolaz kanpo egiten diran kirol gehienak talde-kirolak dira eta aukera aproposa eskeintzen dabe ikasleen baloreak aplikatu eta lantzen jarraitzeko. Kontraesana litzateke eskola orduetan balore horreek lantzea eta gero eskolaz kanpoko kiroletan alde batera iztea.

Guztion partaidetza bilatzen dogu, ikasle-kirolari guztientzako aukerak bideratuz: guztiek izan dagiela aukera kirola egiteko eta eremu horretan garatzen direla ikusteko. Sarritan gizarte mailan kiroletan eta ekipoetan “trebeak” eta “ez hain trebeak” bereizten dira, hori oso ikuspuntu limitatua dala uste dogu eta gutxi batzuei aukerak eskeintzen deutsozana, ikasleen euren harreman pertsonalak ere kutsatuz. Guretzako guztiek izan behar dabe aukera, helburua ez bait da partidu baten emaitza, ikasle banakako eta taldearen garapena baino. Talde bat da eta guztion aportazioa da garrantzitsua.

Eta hori lortzeko zelako perfila behar da entrenatzaile batengan?

Alde batetik kirol arloko ezagutzak izan behar ditu eta horretan aditua izan behar du baina hori soilik, ez da nahikoa. Ez da bardina helduen entrenatzaile izan edo adin txikikoen entrenatzaile lanetan aritu, ezin doguz txikiagoekaz, nagusien entrenamendu-patroi bardinak erabili. Horregaitik, adin txikikoen entrenatzaile batek, pedagogia eta psikologia ezagutzak ere izan behar ditu eta aipatutako baloreak bultzateko, lan metodologia landu bat eta argi izan behar dau.  Guk, lan metodologiari emoten deutsogu garrantzi handia eta gure entrenatzaileei zera esaten deutsegu, euren lana ez dala asteburuko partiduaren arrakasta bideratzea, eguneroko entrenamenduaren bitartez ikasleen garapena lortzea baino, hori da guretzako lorpena, ez asteburukoa eta ez partiduaren emaitza, egunerokoa baino.

Eta guzti honetan zein litzateke familien aldetik ikasleen garapenerako jokabide egokiena?

Gure familiengandik ikusten dogun jokabidea, beste clubetako talde batzuengandik bereiztuz, oso baikorra dala esan daikegu. Uste dot gure kirolaren planteamenduak berak, jokabide hori erreztu egiten dauela. Ikasle-jokalariek ez dabe gainpresiorik behar. Sarritan etxera heltzean galdera ez da horrenbeste “zer egin dozu?” edo “zelan gelditu zarie?” izan behar, “zer ikasi dozu?”, “zelan pasatu dozu”… eta antzekoak baino, emaitza eta mezua, zenbakira eta emaitz deportibora limitatu beharrean. Bide horretatik, orainarte gurasoek erakusten dabezan baloreak mantenduz eta entrenatzaileen lana eta profesionaltasuna errespetatuz, gure ikasle eta jokalarien garapena lortuko dogu eta hori da, guretzako benetako lorpena.

 

Antzerako albisteak

29-11-2018

Natura eta kirola, familia artean

Pasatako azaroak 18an, gure lehenengo mendi irteera egin genduan eta nahiz eta eguraldia momentu batean gure aldeko egon ez, esperientzia benetan polita izan zan.

Ikusi nahi?

12-11-2018

Eskolaz kanpokoetan murgilduta

Ikasleak, eskolaz kanpoko ekintzetan murgilduta dagoz buru-belarri, eta aurtengoan ere, nabarmena izan da ekintza kulturaletara etortzeko interesa agertu daben ikasle kopurua.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies