Albisteak-Bloga

Eskolaz kanpokoak eta udakoak

28-04-2017

Lauaxetako ikasleak eta monitoreak, futbol entrenatzaile agiriagaz San Mamesen

Apirilaren 24an, ekitaldi berezi bat burutu zan Athletic- eko San Mames zelaiko prentsa aretoan. Bertan, Futbol 7 monitore ikastaroa arrakastaz burutu daben partaideen artean agiri banaketa egin zan.

Jarraitu irakurtzen.

03-10-2016

Eskolaz kanpoko kirola: partidua irabaztea baino askoz gehiago

Ikasturteagaz, gure seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak ere hasten dira. Hori dala eta, oraingo honetan, Iñaki Aranceta, Eskolaz Kanpoko kirolaren arduradunagaz elkarrizketatu gara, eskolaz kanpoko kirola, Lauaxeta Ikastolan zer norla ikusten dan jakiteko.

Jarraitu irakurtzen.

19-09-2016

Eskolaz kanpoko dohako ekintzetarako ideiak

Aurreragoko post batetan, eskolaz kanpoko ekintzen artean zelan aukeratu landu genduan, baina ekintza honeetaz gain, egunerokoak hainbat aukera eskeintzen dauz gure seme-alaben heziketarako.  Ezagutu nahi ideia batzuk? Jarraitu irakurtzen.

05-09-2016

Eskolaz kanpokoen inguruan erabakitzea...

Kurtso hasieragaz erabakitzekoen artean, eskolaz kanpoko ekintzaren bat egin edo ez eta zein egitea erabiltzen dogu guraso eta gazteek buruan.

Post honen bitartez erabilgarria izan daitekeen informazio bat luzatzen deutsugu: eskolaz kanpokoen onurak eta erabakitzeko irizpideak

Jarraitu irakurtzen.

06-04-2016

Lauaxeta Ikastola, Athletic Bilbaogaz konbeniodun cluba

Lauaxeta Ikastolak Athletic Bilbaogaz akordio bat sinatu barri dau, beronen konbeniodun cluben sarearen parte izatera pasatuz.

Akordioa sinatzeko, Blas Ziarreta eta Jose Luis Castro (Athletic konbeniodun cluben arteko harremanen arduradunak) eta Unai Atristain (Lauaxeta Ikastolako Artezkaritza Kontseiluaren presidentea) elkartu ziran.

Jarraitu irakurtzen.

03-02-2016

Ekintzailetza bultzatuz

Lauaxeta Ikastolako 1go batxilergoko ikasleak, ekimena eta kultura ekintzailea bultzatzea helburu dauen proiektu multidiziplinar bat garatzen ari dira.

Proiektu honeri esker, enpresaren inguruko bizi-esperientziak entzun eta enpresaren arlo desberdinei lotutako saio tematikoetan informazioa jasoko dabe.

Guztia oinarri hartuta eta euren ingurunean ikusten dabezan beharrizanetatik abiatuz, euren enpresa propioa sortuko dabe eta azoka batetan aurkeztu. 

Eskerrik asko zuen esperientzia kontatzera etorri zarien guztiei, euren arte ikastolako gurasoei. Benetan be kontatzekoak diran esperientziak eta ikasketak daukaguz.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies