Albisteak-Bloga

Etorkizunerako erabakiak hartzeko hausnarketak

Eta nagusitan zuk, zer izan nahi dozu? Galdera hori egiten deutsegu sarritan gure seme-alaba eta ikasleei txiki-txikitatik. Batzuek, ideiaren bat darabile jadanik euren asmoetan, beste batzuk, galduta dabiz. Izan ere, adinak ekartzen dau sarritan norbere zaletasunenganako argitasun gehiago.

Honetan laguntzeko, orientazioaren inguruko proiektu bi garatu doguz Lauaxeta Ikastolan, DBH 4. eta Batxilergoko 2. mailan. Euren etorkizunagaz lotutako erabakiak hartzeko momentuan dagozanean hain zuzen: batxilergo modalitatea dala edota batxilergo ondorengo ikasketak dirala.

Irakurri gehiago.

Proiektu honeen barne dagoz adibidez batxilergoko ikasleek, euren asmoetan darabilen lanpostua ezagutzeko eginiko praktikak.

Proiektu honen barne baita DBH 4. mailako ikasleek, Lauaxeta Ikastolako ikasle ohien eskutik eta gurasoen eskutik jasotako bizi esperientzien testigantzak. Guztiak, euren erabakiak hartzeko lagungarri izango direnaren ustetan. Hemendik, zuei ere, eskerrik asko.

Antzerako albisteak

10-05-2019

Zeharkakako konpetentziak garatuz

Zerbait hobetzeko, beharrezkoa dogu lehenik eta behin zein puntutan gagozan ezagutzea. Horrela da baita gure ikasleen konpetentziei dagokionean.

Ildo honetatik, joandako maiatzak 8an, eskola adinetako umeen zeharkako konpetentziak neurtzen dauzan lehenengo programa aurkeztu da. Ekimen barritzaile hau, Bizkaia Talentek garatu dau eta Lauaxeta Ikastolak bertan parte hartu dau.

Jarraitu irakurtzen.

06-05-2019

Ikastolak: ikasten daben erakunde bihurtzea

Ikasleen garapenak, hezkuntza metodologien eta tekniken garapena eta barrikuntza eskatzen dauz. Zentzu honetan, ikastetxe batetaz ari garenean, ez dira ikasleak ikasten daben edo garatzen diran bakarrak, izan ere, ezinbestekoa da irakasleak, lidergo funtzioetan ari diran profesionalak eta ikastola beraren garapena eta ikasketa gauzatzea.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies