Albisteak-Bloga

Emakume honeen presentzian, txapela eranzten dogu

27-04-2017

Bost ikasle. Lan bat. 27.ko belaunaldiaren inguruan ikertzea. Talde honeri suertatutakoa: Sinsombrero emakumeei buruz ikertzea. Emaitza: zoragarria. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen. 

Lauaxeta Ikastolako batxilergoko bost ikaslek 27.ko belaunaldian sakontzeko egindako lana da. Euren gaia:  historiak isilarazi dauazan Sinsombrero, emakumeei buruz ikertzea. Taldean, Irene Zarrabeitia, Ane Urkidi, Maialen Bordegarai, Xabier Martinez eta Itxaso Larrabe.

Balio erantsia: euren ondorioak aurkezteko aukeratutako bidea. Euren kabuz sortutako obra poetiko bat antzeztea eta bere kalitateari adituz, beste ikasle eta irakasle batzuen aurrean ere aurkeztea.

Oinarrian: ikerketa, lana, irudimena, sormena, kontzientzia soziala, sentikortasuna eta talentua, lau neska honeen talentua. 

Eta, zer kontatu deuskue Sinsombrero deitutako emakumeen inguruan? Historiak ahaztu dituen 27. generazioko emakumeak zirala. Espainian 20. eta 30. urteetan izandako kultura eta gizarte eraldaketaren parte izan zirala eta historiak, euren obrei, ez deutsela euren garai bardineko Lorca, Alberti edo bestelako sortzaileen errekonozimendu bera emon, nahiz eta bere garaian hainbat sari jaso.

Gerizpean mantendutako emakumeak, antzezlanak euren ahotsetan gogorarazten deuskun moduan "Baina hala eta guztiz ere... inor ez da gutaz gogoratuko...". Gure kontzientziari deituaz, bardintasunari deituaz eta aldi berean, 27. belaunaldian sakonduaz.

Ez daigun historioa errepikatu. Bardintasunean hezi eta eraiki daigun.

Eskerrik asko, neskak!

Antzerako albisteak

25-06-2018

Talentu tailerrak

Talentuak, zaletasunak, intereseko arloak, eta ikasketa. Guzti hau, udako opor aurretik Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleek garatzen dabezan talentu tailerretan. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

 
29-05-2018

Artea, matematikak eta oinarrian, baloreak

Zelan bateratu dana? Lauaxeta Ikastolako Artematika proiektuaren bitartez. Esatebaterako… ondoko artelanetariko batetan, gudak isladatzen dirala eta beste batetan gaur egungo familia mota edo egoera desberdinak ikusi daikeguzala esan ezkero, ezetz igarri zeinetaz ari garen? Eta ze zerikusi dauka guzti horrek matematikagaz?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies