Albisteak-Bloga

Euskara, sormena eta abentura!

16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldun, euren artean Lauaxeta Ikastolako saritua izan dan Oier Rodriguez, espedizio batetan abiatuko dira Euskal Herrian zehar. Espedizioa oinez garatuko da, 2018 uztailean, Euskal Herriko Done Jakue bideak jarraituz. Egun bakoitzean ekintza desberdinak burutuko dira: museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak, astronomia hitzaldiak, etab.

Euskarabenturaz ari gara. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, 5 lan mota posible ziran: historikoa, literarioa, ikus-entzunezkoa, musikala edo plastikoa. Lanak, 3 gai posible: euskara eta zure herria, euskara eta emakumeak edo euskara eta itsasoa.

Oier, saritua izan da eta berari entzunez laster laster ulertzen da zergatik: egunero Bermeotik Lauaxetara etortzen dan batxilergoko gazte bermeotar honek ipuin baten bitartez 3 gai eta historio bi lotu dauz. Izan ere, Bermeotarra izanik ezagunak eta gertukoak dauz itsasoko historioak eta gizonezkoak itsasoratzean emakumezkoek familiarekiko eskuratzen eben erantzunkizun eta garrantzia. Guztia, bermiotarrez kontatzen deusku gainera, bertoko euskararen aberastasuna ere isladatuz.

Zorionak Oier eta gozatu dagizula uztaileko esperientzia hau!

Informazio gehiago: https://euskarabentura.eus

Antzerako albisteak

11-10-2019

Lauaxeta Ikastola, gizarte eraldaketan erreferentziazko eredu hautatua

EAEko Hezkuntza arloko bederatzi erakunde Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziak bultzatutako gizartearen eraldaketa programaren barne egindako lanagatik, erreferente bezala izendatuak izan dira. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago.

 

Jarraitu irakurtzen. 

11-10-2019

Barrikuntza Hezkuntzan

Hezkuntza barrikuntza da gure osagai garrantzitsuenetariko bat, baina hirugarren batek guganako hori azpimarratzea, gruetzako esanguratsua da.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment