Albisteak-Bloga

Euskaraldia da, Lauaxetan ere

Pasatako barikutik hasita, Euskaraldian murgilduta gagoz Lauaxetan ere, eta hainbat ekintza dira beronen barne gauzatu doguzanak, euskararen alde ekiteko asmoz. Aho-bizi eta buru-belarri gagoz.

Gehiago jakin nahi?

Euskaraldia Lauaxeta Ikastola
Euskaraldia Lauaxeta Ikastola
Euskaraldia Lauaxeta Ikastola
Euskaraldia Lauaxeta Ikastola
Euskaraldia Lauaxeta Ikastola

Pasatako barikuan hasi zan Euskaraldia Lauaxetan,  Zuzendaritza ikasle talde ezberdinekaz batzartu ondoren. Topaketa honen helburua, Zuzendaritza eta langilego guztiaren konpromisoa agertzea zan eta euskararen alde ekitea, guztion eta gutariko bakoitzaren eskuetan dagoela.

Hortik aurrera, hainbat ekintza garatu izan dira egunak joan ahala:

-Txantxangorriaren txapen banaketa, eta berau paparrean bihotzaren alboan, dagokion lekuan mantentzeko, euskaraz jarduteko konpromisoa.

-Kuaderno Zuzentzailea, eta beronegaz egunerokoan gazteleraz erabiltzen diran esamoldeen bilketa, geroago euskarazko parea bilatzeko helburuz.

-Euskaraldiaren abesti eta dantzaren erakusketa, Euskara plazaratu eta ospatzeko asmoz.

 

Eta horretan gabiz aste honetan murgilduta, euskararen alde ekiteko beste aukera bat dala ulertuz, baina euskara egiteko konpromisoa eta aukera urtean zehar 365 egunetan daukagula pentsatuz.

Horren alde ekiten dau hain zuzen ere Lauaxeta Ikastolako Euskara Batzordeak. Bere inguruko informazio gehiago izateko, klikatu ondoko lotura.

Euskaraldiaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu beste lotura hau.

Antzerako albisteak

14-05-2020

Agur jai egunean, agur bero bat 2.batxilergoko ikasleei!

Gaurko arratsaldean, 2. batxilergoko ikasleen Agur jaia ospatzen egon behar genduan. Koronabirusaren ondoriozko egoera honetan, ezinezkoa dogu, baina eurei bereziki agur eta besarkada bero bat bialdu nahi deutsegu eta posible danean, merezi daben lez Agur Jaia ospatzeko gogoz gagozala jakinarazi.

Asko zaindu eta besarkada bana, neska-mutilak!!!

07-04-2020

Mundua guztion artean sortzen dugun mosaiko bat da

Gutako guztion jardunak, guztiok parte garen errealitatea sortzen dau. Orain, inoiz baino gehiago, jabetzen gara gure jardunaren erantzunkidetasunaz, eta mundua hobetzeko, eskutik helduta joan behar dogula, norabide berean.

Aurten, Lauaxeta Ikastolan, Zuhaitz eguna ospatzeko, etxean eta danon artean ura edo energia zelan aurrezten dozuen azaltzen dauan argazki bat eskatu geuntsuen eta guztion artean, mosaiko eder hau osatu dogu. Ikusi nahi dozu?

Jarraitu irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment