Albisteak-Bloga

Ezagutun daigun...

18-09-2019

Hezkuntza Sailak 2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimeneko sarituei harrera egin deutse

2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimenean irabazle izan diren 20 neska-mutil gazteek Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan jaso dabe aitortza, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea eta Lucia Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria buru zirela ospatu zan ekitaldia.

Jarraitu irakurtzen.

04-07-2019

Famili giroa, ikastolan

Ikasturteari bukaera emoteko, urtero lez, ospatu genduan ikastolako jaia. Honen erakusgarri, ondoko argazkiak.

03-07-2019

Oztopo-saltoetan, estatu mailako txapelduna!

Arantza Berasategui, Lauaxeta Ikastolako ikaslea, poney D zaldien (1,2 metrotako altuera) oztopo-saltoetan, estatu mailako txapeldun izendatu barri dogu! Lehiaketa, Segovian ospatu zan joandako  ekainak 26 eta 30ean.

Jarraitu irakurtzen.

03-07-2019

Iraganeko bizipenen testigantzak

Lauaxetako DBHko ikasle batzuek, Gerra Zibilagaz lotutako testigantzak jaso dabez belaunaldi desberdinen arteko elkarrizketa bateri lotutako giro berezi eta aberatsari esker.

Jarraitu irakurtzen.

 

01-07-2019

Nazioarteko Batxilergo Dualean, Ohorezko aipamenak!

Bere garaian aipatutako Lauaxeta Ikastolako 10 ikasleetaz gain, beste 16 ikaslek ere Ohorezko aipamena jaso dabe, Nazioarteko Batxilergo Diploman egindako lan onaren erakusgarri.

Jakin nahi gehiago? Jarraitu irakurtzen.

01-07-2019

Txapeldunorde, estatu mailako luzera-jauzietan

Maialen Miera, Lauaxeta Ikastolako ikaslea, txapeldunorde izan da estatu mailan, sub18 luzera-jauzietan.
Zorionak, Maialen eta aurrera!!!

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies