Albisteak-Bloga

Ondo pasatu eta mundua aldatzeko aukera

Kultura eta familia. Biak bat, dohako ekitaldi baten bitartez. Noiz? Datorren azaroak 25ean, Zornotzako Zelaietan, goizeko 12:30tatik 13:30tara ospatuko dogun Kultura- Fair Saturday ekitaldian.

Musika emanaldia, tailer artistiko eta zientifikoak, monologoak, Lauaxeta Ikastolako koroa, … eta familientzako oso aproposa eta dohakoa dan ekitaldi bat eskeintzen deutsugu.

Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen.

Black Friday, Cyber Monday… iadanik ezagunak doguzan kontzeptuak doguz eta azken aukera balitz bezala kontsumismora bultzatzen gaituztenak, sarritan, behar ez doguzan gauzak ere eskuratuz. Baina, zer deritzozu kontsumoagaitik burua galdu beharrean kulturagaitik burua galtzen badogu? Horixe da Fair Saturday mugimenduaren helburua eta Lauaxeta Ikastola, beste agente eta hiri askogaz batera, ekimen honetan murgilduta izango da zapatu horretan.

Izaera globala eta nazioartekoa dauan mogimendu kultural bat dogu, urtero, azaroaren azkenengo zapatuan ospatzen dana, munduan zehar, leku askotan, egun berean.

Eta zu ere gonbidatu nahi zaitugu. Kulturaren alde eta familia giroan. Argazkietan, ekitaldiaren programa ikusiko dozu, baina badaezpada ere, ondokoa da:

  • 12:30 Aurkezpena
  • 12:35 Musika emanaldia
  • 12:50 Tailer artistiko eta zientifikoak
  • 13:00 Monologo zientifikoak
  • 13:20 Lauaxeta Ikastolako koroa
  • 13:30 Amaiera

Horrez gain, ekimen honeri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, ondoko loturan klikatu: http://www.lauaxeta.eus/eu/fair-saturday-lauaxeta-ikastola-eu

Antzerako albisteak

04-02-2019

Santa Agedako doinuak

Gaurkoan, Santa Ageda abesten izan doguz ikastolatik zehar, Lauaxeta Ikastolako 4 eta 5 urtetako ikasleak. Eskerrik asko!

14-01-2019

Ate Irekiak

Datozan egunetan, matrikulazio barrietarako Ate Ireki ekitaldiak izango doguz Lauaxetan. Gure hezkuntza eredua eta inguruneak ezagutzeko aukera ezin hobea.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies