Albisteak-Bloga

First Lego League Euskadi: badator!

Datorren otsailak 10 zapatuan, Lauaxeta Ikastolako ikasleak First Lego League Euskadin izango dira. First Lego League, kirol-ekimen formatua daukan nazioarteko txapelketa da eta bere helburua ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta barrikuntza bultzatzea da.

Aurtengoa, Hydro Dynamics erronka eta helburua, taldeek uraren giza zikloaren inguruan ahalik eta gehien ikastea.  Hau da, ura non eta nola aurkitu, garriatu eta modu egokian erabili. Nola ebatziko da erronka?

Jarraitu irakurtzen.

Hydro Dynamics erronkako partehartzaileek erronka ondoko 3 atalak landuz ebatzi behar dabe:

  • Proiektu zientifikoa: taldeek planteatutako erronkagaz zerikusia daukan arazoa identifikatzen dabe, ikertu, irtenbide bat proposatu eta komunitateagaz partekatzen dabe.
  • Robotaren jolasa: taldeek robot bat diseinatu, eraiki eta programatzen dabe LEGO Mindstorm kita erabiliz. Horrek modu autonomoan misio batzuk osatu beharko dauz jokoan.
  • Balioak: taldeek, egindako lana, FLL balioekaz garatu dala erakusten dabe: inklusioa, ezagutzea, “koopertizioa”, errespetua, taldean lan egitea

Lehiaketa hau, First Lego Leagueri dagokio eta 10-16 urtetako ikasleei zuzenduta dago, baina txikiagoek ere, hau da 6-9 urtetakoek, First Lego League Junioren euren lanak aurkezteko aukera izango dabe. Helburua, adin txikietatik zientzia eta teknologiaren munduan sartzea da.  Benetako arazo baten gainean arakatzen daben bitartean, taldeek makina errazei buruz ikasten dabe LEGO® elementuen eredu bat eraikiz alderdi motordun bat barne.Aldi berean, irudizko poster baten bidez informazioa aurkezten ere ikasten dabe. Kasu honetan ere, esperientzian zehar, taldeak FLL balioen arabera bideratuko dira, ezagutzea, taldean lan egitea eta kortesia profesionala ospatuz. Firts Lego League Junioren kasuan, aurtengo erronka uraren kudeaketan zentratzen da eta Aqua Adventure dauka izena.

Lauaxeta Ikastolatik, asteburu honetan, hainbat ikasle izango dira bai First Lego League eta First Lego League Junior esperientzietan murgilduta izango dirana eta ziur gagoz barneratutako ikasketak baita hainbat izango dirana!

Informazio gehiago:

FIRST LEGO® League

First Lego League Junior

Antzerako albisteak

12-02-2018

First Lego league, ikasteko esperientzia

Pasatako otsailak 10, zapatu honetan, Lauaxeta Ikastolak, beste behin, First Lego League esperientzian parte hartu eban. Kasu honetan First Lego League eta gaztetxoagoen First Lego Junior taldeetan izan ginan. Esperientzia aberasgarria!

Irakurri gehiago.

06-02-2018

Expertia: esperientzia errealak gelaratuz

Lauaxeta Ikastolako 1. batxilergoko ikasleek, gaurko egunean, IBM, Maier eta Gil Blueren eskutik, esperientzia profesional errealetara gerturatzeko aukera izan dabe, baita euretatik ikasketa pertsonala atara eta ikaskizunak datozan egunetan eskuartean darabilen proiektuan aplikatuko ere. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies