Albisteak-Bloga

Gabonetan ere, oparitu euskara

Badago seme alaba bateri jaio aurretik egiten jakon opari bat: Hizkuntza.

Amaren sabelean dagoen momentutik gure ahotsa oparitzen deutsogu, gure maitasun hitzak eta beronegaz batera, gure hizkuntza. Gero, denbora aurrera doala, beste batzuen hitzak eta hizkuntzak helduko jakoz: aitite-amamena, auzokideena, bidaietakoak …

Gure seme alabak Ikastolara etortzea erabaki genduan momentuan ere, beste hizkuntza bat oparitu geuntsen: EUSKARA, agian gure etxeko parte ez zana, edo bai, baina  momentu horretatik aurrera  eurena ere izango zana.

Hizkuntza, baina, elikatu beharreko oparia da. Hasierako koloretako zinta eta paperen ondoren, benetako oparia dator: gure seme alabek euskaraz bizitzen gai izateko ibilbidearen erronka: euskaraz irakurtzea, idaztea, jolastea, barre egitea, pentsatzea… 

Jarraitu irakurtzen...

 

Horregatik, hainbat erakundek, Gabonetako opari kanpainei erantzunez, euskaraz oparitu daitekezan gauzen zerrenda bat osatu dabe eta Ikastolatik hau kontuan hartzera animatu nahi zaituegu, horrela, Gabonetan ere, Euskara oparitu daigun!

15-16 katalogoa: http://www.katalogoa.eus/

Antzerako albisteak

05-12-2018

Euskara eguna, gaur eta beti!

Joandako abenduak 3an, Euskara eguna ospatu genduan Lauaxetan. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

30-11-2018

Honela ospatu gendun Fair Saturday 2018!

Pasatako azaroak 24ean, mundu mailan beste hainbat erakunde eta agentegaz batera, Fair Saturday 2018 ospatu genduan. Ikusi nahi giroa? Begiratu ondoko argazkiak.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies