Albisteak-Bloga

Garapen iraunkorra eta hezkuntza

30-10-2017

Genero bardintasuna, pobreziaren amaiera, kalitatezko hezkuntza, osasuna eta ongizatea, ... dira besteak beste, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 17 helburuen parte. Lauaxeta Ikastolak, Euskal Herriko Unesco sareko kide bezala, bere esperientzia aurkeztuko dau, datorren azaroak 6ean izango dan ekitaldian.

Jarraitu irakurtzen.

Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da, beraien ekintzak eta programak UNESCOren bost eremuetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zientziak, kultura eta informazio eta komunikazioa, 2030 agendagaz eta Garapenerako Helburuekaz konpromisoa agertuz. Lauaxeta Ikastolak, Unesco sarearen kide bezala, bere esperientzia aurkeztuko dau datorren azaroak 6an, Zestoan ospatuko dan ekitaldian. Bertan, Garapen Iraunkorrerako helburuetz hitz egingo da eta Lauaxeta Ikastolak, bere esperientzia aurkeztuko dau.

Lauaxeta Ikastolan, Garapen Iraunkorraren inguruan izandako beste ekimen batzuk ezagutzeko klikatu.

Ekitaldiaren programa, ondokoa izango da:

10:00. Sarrera.

• Josetxo Mendizabal Irigoien. Zestoako Alkatea.

• María José Telleria Etxeberria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia eta Ekain Fundazioko Patronatuko kidea.

• Leire Barriuso. Euskal Kosta Geoparkeko Zuzendaria eta Euskal Herriko UNESCO Sareko Batzordekoa.

• Leire Madariaga. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen Zuzendaria.

• Imanol Lasa Zeberio. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Komunikazio Diputatua.

10:35. Agenda 2030 eta Garapen Sostengarrirako Helburuak (GIH).

• Arantza Acha. UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentruko Zuzendaria.

11:00. Euskal Herriko UNESCO Sarea eta GIH.

• Eskola Elkartua: Ikastola Lauaxeta. Aitor Pagaldai.

• UNESCO Katedrak:

− Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza. Miren Onaindia.

− Munduko Hizkuntza Ondarea eta Easo Politeknikoa. Itziar Idiazabal, Mikel Mendizabal eta Aroa Sagarzazu.

− Kultur Paisaiak eta Ondarea. Maider Maraña.

− Latinoamerikarako Giza Baliabideen Prestakuntza. Iziar Basterretxea.

11:30. GIHen inguruan Euskal Herriko beste siakera batzuk.

• EROSKI Fundazioa. Alejandro Martinez Berriochoa. Director.

• Eusko Ikaskuntza. Arrate Arin.

• Bilbao International Art & Fashion. Edu Iracheta eta Rocio Sánchez.

11:45. Eztabaida eta hausnarketa.

12:00. GIH Erakusketaren inaugurazioa.

12:30. Ekainberri Bisita. (Ezinbestekoa da izena ematea)

14:00. Bazkaria. Zestoako Bainuetxea. (Ezinbestekoa da izena ematea)

Izen-ematea: https://goo.gl/forms/58VZ9FCnCzrP3vFX2


Antzerako albisteak

12-06-2018

Arropa bilketa solidarioa

Lerro honeen bitartez, Lauaxeta Ikastolako arropa bilketa solidarioan parte hartu dozuenosi eskerrak emon nahi deutsueguz.

Eskerrik asko!

05-06-2018

Lauaxeta Ikastola, Eskola Jasangarria

Lauaxeta Ikastolak, 2010.ean lortutalo Eskola Jasangarriaren agiriaren barriztapena jaso dau Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies