Albisteak-Bloga

Garapena, begi-bistan da

Badagoz epe laburrean jasotzen diran fruituak eta badagoz pazientzia izan eta epe ertain edo luzera azalerazten diranak. Lauaxeta Ikastolako 5 urtetako ikasleek, ikaskizun hau atara dabe. Atzoko egunean, asteburuan beldar eta krisalida ziranen artetik, tximeletak agertu bait dira. Emozioa nabari euren arpegietan! Ikusi nahi?

Jarraiu irakurtzen.

Guzti hau, Lauaxeta Ikastolan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan garatzen dan Ikerlari programaren barnean gauzatu da. Bertan ikasleek euren inguruaren ikerlari lana egiten dabae errealitatetik hartutako datuak aztertuz, hipotesiak sortuz eta ondorioak ataraaz.

Beldarraren eraldaketa ikasleen ahotsetan ezagutzeko, klikatu.

Ekin eta ez etsi, lehenago edo beranduago, agertuko dira gure lan eta ahaleginaren emaitzak eta.

 

Antzerako albisteak

03-10-2018

Ikasketa ez daualako gelako atean mugatzen

Ikasketa, gaur egun edonon gerta daiteke. Izan ere, eguneko edozein esperientzia, momentu eta leku aprobetxa daikegu zerbait ikasteko, gelan izan edo ez, ikastolan izan edo ez. Edonon eta edonoz.

Jarraitu irakurtzen.

14-06-2018

Math Mystery Box: jolasa, sormena eta matematikak

Kutxa batek edozer gorde daike bere barnean, bai ona zein txarra. Jakinminak ikasteko ateak zabaltzen dauz eta jolasak, sortzen jakuzan arazoak ebazpeko sormena pizten dau. Baina, ze zerikusi dauka guzti honek matematikaren ikasketagaz?

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies