Albisteak-Bloga

Gaur, beti, guztiok: Aukera bardintasunaren alde

Gaur martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunean eta gainontzeko 364 egunetan, ekin daigun bardintasunaren alde. Hezkuntza arlotik, izan ere etorkizuna aldatu daikegulako, gizartea eraldatu daikegulako. Ildo honetatik, Lauaxeta Ikastolan garatzen doguzan ekintzak baita. Guztion esku dagoelako.

Jarraitu irakurtzen.

Aukera bardintasunaren inguruan, azpimarratzekoa da Lauaxeta Ikastolan, Deustuko Unibertsitateagaz batera garatu dogun Inspira proiektua, emakumezkoak, zientzia eta teknologia arloetan daukan presentziaren inguruan hausnarketa bultzatzen dauana.

Aipatzekoa nola ez, DBH 2. mailako ikasleekaz garatutako bardintasunaren inguruko proiektua, beronen parte dira post honegaz batera azaltzen diran marrazkiak. Ipuinak momentuko gizartearen sentikera adierazten dabelako eta ipuinetariko batzuk berridazteko unea heldu dalako.

Azpimarratzekoa baita, gure artean, egunerokoan, emakumeek erakusten dabezan gaitasunak, bai zientzia arloan eta baita arlo literarioan. Eguneroko adibideak, ezagutaraztea merezi dabenak eta emakumezkoentzako aukera eta errekonozimendu berdintasuna erreklamatzeko baliogarriak.

Gaur, beti, guztiok, aukera bardintasunaren alde. Aurrera!

Ildo honetatiuk, irakurketa interesgarri bat partekatzen dogu: https://elpais.com/economia/2018/02/25/actualidad/1519556511_175919.html

Antzerako albisteak

11-05-2018

Familia, kirola eta alkarlaguntza: bazatoz?

Datorren maiatzak 19an, Kirol Topaketa Solidarioa ospatuko dogu Lauaxeta Ikastolan. Topaketa hau, ikasle, ikasle-ohi eta familiei zuzenduta dago. Alkarregaz gozatzeko aukera aproposa!

Egitaraua zein dan? Jarraitu irakurtzen

09-03-2018

Zuhaitz eguna ospatu genduan

Pasatako zapatuan, martxoak 3an, Lauaxeta Ikastolako zuhaitz eguna ospatu genduan: dantzak, musika, jolasak, natura eta familia. Eguraldia ere gure alde!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies