Albisteak-Bloga

Generación €uro txapelketan ere, aurrera goaz!

Lauaxeta Ikastolako batxilergoko 1. mailako 10 ikaslek, puntuazio gorena lortu dabe Europako Banku Zentralak antolatutako  Generación €uro txapelketako 1. fasean eta beraz, aurrera doaz lehiaketan.

Baina... zer da txapelketa hau? Jarraitu irakurtzen...

 

Generación €uro, diru politikaren inguruko lehiaketa bat da, batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua. Txapelketa, Espainiar Bankuak antolatuta dago Espainairi dagokionez, eta Eurosistemako beste banku zentralen esku dago, euro eremuko beste herrialdeei dagokienez.

Azibar Orio, Iñigo Gonzalez, Andrea Fernandez, Itsaso Benegas, Beñat Diez,  Leire Bustamante, Ane Miragaya, Garazi Puerta, Begoña Rivas eta Jone Urrutikoetxeak, lehenengo fasea gainditu dabe eta aurrera doaz lehiaketan!

Pasadan azaroak 9an, euren irakasle diran Egoitz eta Arantza, Madrilen izan ziran, Espainiar Banku Zentralaren egoitzan, hurrengo fasea hobeto prestatzeko,  20 talde finalisten beste irakasleekaz batera.

Besteak beste, Rafael Castejón (Espainiako Bankuko Aholkulariak) eta Antonio Millaruelo (Moneta Politika eta Euroguneko arduraduna) aritu ziren Moneta politikaren tranmisio mekanismoa, instrumentazioa eta koiuntura makroekonomikoaren gaineko hitzaldiak emoten.

Lan gogorra ikasleena, hurrengo faseko txostena prestatzen, baina motibatuta dagoz estatu mailako 3 onenen artean sailkatzeko. Aurrera ba!

Antzerako albisteak

31-05-2018

Bikaintasuna ez da arlo akademikoan soilik erakusten

Gure ikasleen artean hainbat zaletasun erakusten dabezanak daukaguz, euren artean, oraingo honetan, hipika mundura hurbildu gara eta bertan hainbat arrakasta lortutako ikasle bat gehiago ezagutzeko aukera izan dogu: Maria Elorz.

Jarraitu irakurtzen.

29-05-2018

Pi Eguna, Lauaxeta Ikastolan

Pasatako martxoak 14ean (3.14), Lauaxeta Ikastolan Pi Eguna ospatu genduan. Egun horren aurretik, 5 egunetan zehar, DBH eta Batxilergoko ikasleei 5 erronka planteatu jakezan ebazteko eta gaurkoan, euren artetik sarituak suertatu direnen agiri eta sari banaketa ospatu da.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies