Albisteak-Bloga

Gizarterako hezkuntza

23-06-2020

Eskerrik asko eta aurrera!

Azken hilabeteotan bizi izan dogun pandemia-egoera oso gogorra izaten ari da, bai gizartearentzat, bai Lauaxeta ikastola osatzen dogun komunitate osoarentzat.

Baina, hain egoera gatazkatsuan egonda ere, familien, ikasleen eta irakasleen eta irakasle ez diran langileen arteko lankidetzaren ondorioz, giro emozional baikorra, kalitatezko hezkuntza-proiektua eta ikaskuntza-emaitza onak lortu dira.

Jarraitu irakurtzen.

19-06-2020

Ekintza osagarrien agenda

Ikaskuntza edozein lekutan gerta daiteke. Edozein esperientzia, une eta leku izan daiteke ikaskuntza-iturri, ikastolan izan edo ez izan. Ildo horretan, gure Ekintza osogarrien agenda- helarazten deutsuegu.

Jarraitu irakurtzen.

 

 

08-06-2020

Batxilergo Dual Internazionalean ikasle batzuek Ohorezko aipamena jaso dabe!

Aurten Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diran ikasleetatik hamalauk ohorezko aipamena jaso dabe.

Jakin nahi zertan datzan? Jarraitu irakurtzen.

05-06-2020

Ingurumenaren alde ekinez

Gure mundua zaintzea dagokigu. Gugatik eta ondorengoengandik. Gaur, ingurumenaren eguna dala eta Lauaxeta Ikastolako DBH 1. mailako ikasle talde batek Biologia Geologia ikasgaian egindako lana daukagu erakusgarri.

Jarraitu irakurtzen.

03-06-2020

Zaindu zu, bera zaintzeko

Gure seme-alabek ez dabe guraso perfekturik behar. Gu geu behar gaitue, gure gauza on eta ez hain onak barne, azken honeek hobetzeko eta eredu izateko konpromisoa hartuz. Eta eurak zaintzeko, geure burua ere zaindu behar dogu.

Gai honei buruz, honako bideo hau eskaintzen deutsugu.

Segi irakurtzen.

03-06-2020

Zelan lagundu COVID-19ren beldurrez urten nahi ez daben haurrei?

Haur gehienak parkeetan eta lorategietan egunero egiten diran irteerez eta ibilaldiez gozatzen ari dira, oraindik ere mugak izan arren. Beste batzuek, ostera, gustua hartu deutsee etxean egoteari eta ez dabe urteteko interes handirik erakusten, baina osasun fisiko eta mentalari adituz, urtetzea komeni jake.

Zelan lagundu? Segi irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment