Albisteak-Bloga

Gizarterako hezkuntza

25-03-2019

Sormena, alkarlaguntzaren alde

Pasatako martxoaren 22an, Lauaxeta Ikastolako LHko 2. zikloko ikasleek azoka solidario bat antolatu eben, eurek egindako eskulanak salgai ipiniz. 

21-03-2019

Etorkizuna, esku onetan dago!

Gure ikasleak hezteko orduan, beharrezkoa da euren bizitzan baliagarriak izango diran konpetentzietan trebatzea. Zentzu honetan, Batxilergoko ikasleen kasuan, garrantzitsua deritzogu ekintzailetza, eta ikasleen euren ingurunean hobetzeko aspektuetatik abiatuz, honeen alde ekiteko jarrera izatea. Eta, etorkizuna, esku onetan dago. Ikusi bestela ondoko bideoan.

Aurrera!

21-03-2019

Elkar trukatze esperientziak: ikasketa esperientziak

Esperientziak ikasketa iturri dira eta euren artean aberasgarrienetarikoak, zalantza gabe, beste herrialde batzuekaz egiten diran elkar trukatze esperientziak. Oraingo honetan, Danimarka, aurreko astean, bertako ikasleak izan bait genduzan Lauaxeta Ikastolan.

Jarraitu irakurtzen.

15-03-2019

LEBBD Lauaxeta European Business Batxilergo Diploma

Lauaxeta Ikastolako LEBBD programari esker, partehartzaileek, lan munduan gehien eskatzen diren enpresa eta hizkuntza konpetentziak landu eta akreditatu ahal izango dituzte.

Ezagutu nahi dan zer danLEBBD Lauaxeta European Business Batxilergo Diploma? Jarraitu irakurtzen.

14-03-2019

European Youth Parliamenteko estatu mailako fasera!

Eskualdeko fasea gainditu ondoren, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, European Youth Parliament lehiaketaren estatu mailako fasera pasatu dira.

Jarraitu irakurtzen.

14-03-2019

Besteen esperientzietatik ere ikasten dalako

Gaur egungo hezkuntzak beharrezko du ezagutzetatik haratago joan eta bizitarako baliagarriak diran konpetentziak garatzea. Horretarako, esperientzia da bidea. Lehenik eta behin norbere esperientzia, egoera desberdinetan gaitasunak garatzeko aukera emongo deuskuna. Baina besteen esperientzietatik ere ikasketan da, zalantza gabe. Kasu honetan, DBH4.eko ikasleak izan dira orientazio proiektuaren barnean, ikastolako gurasoen ekintzailetza esperientziak entzuteko aukera izan dabenak.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies