Albisteak-Bloga

Guraso lez ikasten, Lauaxeta Ikastolan

Hezkuntzari dagokionez, ez dira gure seme-alabak zer ikasi dauken bakarrak. Sarritan esan ohi da gurasoena, lehenik titulazioa jaso eta gero ikasketak burutzen diran zereginetako bat dala. Zentzu horretan, eguneroko arazotxoen inguruan hausnartzea eta aurrera egitea mesedegarri izaten da.

Helburu horregaz batu ginan, Lehen Hezkuntzako guraso batzuk, pasadan egunean hain zuzen ere, "Heziketa emozionala" izenburupean.

Irakurri gehiago.

Sarrera teoriko labur baten ondoren guraso parte-hartzaileak Legoz jositako mahaiaren inguruan jarri ziran. Egoeran sartuta (dorre altuena eta zubi altuena eraikitzeko eskatuta), familia hurbilaren aurkezpena gauzatu behar zan, Lego bidez. Ederrak izan ziran egindako eszenifikazioak.

Behin aurkeztuta, emozio negatiboa eragiten dauan eguneroko egoera eraiki eben; batzuek partekatu eta ondoren egoera horri buelta emoteko gakoak identifikatuz: lasaitasuna, komunikazioa, arauen argitasuna, pausa, pazientzia, ardurak ematea, etab.

Jardunaldi interesgarria, benetan.

Antzerako albisteak

12-12-2018

Pentsatzen ikastea

Pertsonaren garapenean eta heziketan, bere gaitasunen artean, norbere autonomia helburu izanda, ezinbestekoa dogu, pentsatzen irakastea. Horrela izanda, norberak izango dau, momentu bakoitzean sortu daitekezan arazoak ebazteko gaitasuna eta aldi berean, bere buruarengan eta gaitasunengan sinesteko bidea.

Jarraitu irakurtzen.

12-12-2018

Garapen pertsonala eta baloreak

Garapen pertsonala eta hezkuntzak, baloreen arloko heziketa bat ere eskatzen dau

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies